Edukira joan

Genero (biologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Taxonomia maila nagusiak
(tarteko mailak ez dira ageri)

Generoa, bizidunen sailkapenean, familia baino txikiagoa den eta oso antzekoak diren espeziez osatuta dagoen talde abten taxonomia da.

Organismo baten izena (zientifikoa) bi zatiz osatuta dago: batetik bere generoaren izena (beti letra larriz hasita) eta espeziearen bereizgarria den zerbait aipatzeko erabiltzen dena. Nomenklatura honi nomenklatura binomiala deritzo eta osagai biak latinez idazten dira. Homo sapiens adibidean Homo da generoa. Generoa eta espeziea etzanda idazten dira.[1]

Beste maila batzuekin gertatzen den lez, bizidunen taxonomian, eta espezie batzuk sailkatzeko dagoen zailtasuna dela eta, genero batzuk goigeneroetan batu daitezke eta genero bateko izakiak azpigeneroetan; eta hauek, era berean, infrageneroetan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Loidi Vadillo, Iker “Zoologia, Biologia Gradua, 46. taldea EHU-UPV, ZTF/FCT”, Unibertstiateko Indar Batasuna, Apunte bankoa.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.