Hegazti
Hegazti | |
---|---|
Aptiar-Gaur[1] | |
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Chordata |
Goiklasea | Tetrapoda |
Klasea | Aves |
Azpiklaseak | |
Datu orokorrak | |
Iturria | arrautza, Luma eta Haragi |
Hegaztiak edo txoriak (izen zientifikoa: Aves) animalia ornodun endotermiko talde bat dira. Lumak dituzte, hortzik gabeko baraila mokodunak, arrautza gogorrak erruten dituzte, tasa metaboliko altua dute, lau-ganbaradun bihotza eta hezurdura sendo baina arina. Mundu osoan zehar bizi dira. Txikienak 5 zentimetroko Mellisuga helenae kolibria da eta handiena 2,75 metro neurtzen duen ostruka. Tetrapodorik arrakastatsuenak dira, 10.000 espezie bizidun baino gehiagorekin. Espezie horien erdiak Passeriformes ordenakoak dira, txori kantariak. Hegazti guztiek hegalak dituzte, baina espezieen arabera garatuago edo atrofiatuago egon daitezke; hegalik gabeko bi hegazti ezagun bakarrak desagertutako moa eta elefante txoria ziren. Hegalak aurreko gorputz-adarretik eboluzionatu dute, hegaztiei hegan egiteko aukera emanez; ondoren, eboluzio gehiagoren ondorioz hegazti batzuek gaitasun hori galdu zuten, adibidez pinguinoek edo Palaeognathae azpiklaseko hegaztiak. Hegaztien digestio-aparatua eta arnas aparatua aireko bizitzarako moldatuta daude. Hegazti batzuk ingurune urtarrean bizi dira, eta igeri egiteko gaitasuna dute.
Hegazti batzuk, bereziki korbidoak eta loroak, animalia adimentsuak dira; hegazti espezie askok tresnak sortu eta erabiltzen dituzte, eta hegazti sozial batzuek ezagutza belaunaldietan zehar pasatzen dute, kultura motatzat hartzen dena. Espezie askok urteroko migrazioak egiten dituzte, distantzia handiak zeharkatuz. Hegaztiak animalia sozialak dira, dei, kolore eta abestiekin komunikatzen dira, eta gertakari sozialetan hartzen dute parte, adibidez hazkuntza kooperatiboa, ehiza, andanak sortu edo harrapariak zirikatu. Hegazti espezie gehienak sozialki monogamoak dira (ez nahastu monogamia genetikoarekin), normalki kumaldi baterako, batzuetan urte batzuetarako eta oso gutxitan bizitza osorako. Espezie gutxi batzuk poliginikoak dira (ar bat hainbat emerekin) eta oso gutxi poliandrikoak (eme bat ar batzuekin). Hegaztiek kumaldiak egiten dituzte arrautzak jarrita, ugalketa sexual bidez ongarritzen direnak. Hegazti askok habiak sortzen dituzte arrautzak erruteko, eta bi gurasoetako batek edo biek mantentzen dituzte. Hegazti gehienek gurasoen arreta izaten dute arrautzatik atera eta gero. Hegazti batzuek, oiloak kasu, arrautzak jartzen dituzte ongarritu gabe ere, baina arrautza horiek ez dute txitarik sortzen.
Hegazti espezie asko ekonomikoki garrantzitsuak dira gizakientzat. Etxe abereak edo ez, arrautza, haragi eta luma iturri dira. Txori abeslariak eta loroak, baina ez bakarrik, konpainia-animalia izan daitezke. Guanoa (txorien kaka) ongarri gisa erabiltzeko biltzen da. Hegaztiek paper garrantzitsua izan dute giza kulturan. Gizakien jarduerak 120-130 espezie inguru desagertarazi ditu XVII. mendetik hona, eta beste ehunka batzuk aurretik. Giza-jarduerak 1.200 hegazti espezie inguru arriskuan jarri ditu, nahiz eta badauden proiektuak horietako batzuk babesteko. Hegaztiak ikustea turismo mota bat da. Hegaztiak aztertzen dituen zientziari ornitologia deritzo.
Eduki-taula
Eboluzioa eta sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dinosauroak eta hegaztien jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kontrako ingeniaritza genetikoak eta erregistro fosilak erakutsi dute hegaztiak dinosauro lumadun modernoak direla,[3] eta teropodoen taldeko lumadun dinosauroetatik eboluzionatu zutela. Dinosauro hauek Saurischiaren barruan sailkatu ohi dira. Gaur egungo hegaztien ahaiderik gertukoena krokodiloak dira. Jurasikoko arroketan hegaztien antzeko dinosauroak aurkitu dira, orain dela 170 milioi urtekoak, baina ez dira Avesen barruan sailkatzen, baizik eta Avialae talde zabalean.[1] Hasierako hegazti hauetako batzuk, adibidez Archaeopteryx, ez ziren guztiz gai hegan egiteko, eta oraindik arbasoen ezaugarri batzuk zituzten, hala nola hortzeria mokoen ordez eta isatsa luzeak euren hezurrekin.[1] DNAn oinarritutako ebidentziarekin aurkitu da hegaztiak asko dibertsifikatu zirela Kretazeo-Tertziarioko iraungipen masiboaren ostean, orain dela 66 milioi urte; iraungien masibo horretan hil ziren pterosauroak eta hegaztiak ez diren dinosauro leinu guztiak.[4] Hegaztiek, bereziki hegoaldeko kontinenteetan bizi zirenak, iraungipenari aurre egin eta migrazioaren bidez asko dibertsifikatu ziren.[5] Kladistikaren arabera, bizi diren dinosauro bakarrak dira.[6]
Eboluzio goiztiarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hegaztien arbasoen dibertsifikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaur egungo hegaztien dibertsifikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hegazti-ordenen sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Anatomia eta fisiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezurdura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iraizketa-aparatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arnas eta zirkulazio-aparatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nerbio-sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Defentsa eta erasorako sistemak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kromosomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lumak eta ezkatak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hegaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Portaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ura eta edatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lumen mantenua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Migrazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Komunikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Andanak sortzea eta elkarketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Atseden hartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sistema-sozialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Habiak, lurraldea eta errutea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gurasoen arreta[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Habiaren parasitoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hautespen-sexuala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gizakiekin harremana[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Garrantzi ekonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erlijioan eta mitologian[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kultura eta folklorean[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Musikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hegaztien kontserbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-01-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c (Ingelesez) Dyke, Gareth J.; Naish, Darren; Cau, Andrea; Lee, Michael S. Y. (2014-05-01) «Morphological Clocks in Paleontology, and a Mid-Cretaceous Origin of Crown Aves» Systematic Biology (3): 442–449 doi: ISSN 1063-5157 . Noiz kontsultatua: 2018-12-31.
- ↑ «Class Aves - Hierarchy - The Taxonomicon» taxonomicon.taxonomy.nl . Noiz kontsultatua: 2018-12-31.
- ↑ (Ingelesez) Ronson, Jacqueline «The Dino-Chickens Are Coming» Inverse . Noiz kontsultatua: 2018-12-31.
- ↑ (Ingelesez) Feduccia, Alan; Zhou, Zhonghe; Martin, Larry D.; Hou, Lianhai (1996-11-15) «Early Adaptive Radiation of Birds: Evidence from Fossils from Northeastern China» Science (5290): 1164–1167 doi: ISSN 1095-9203 PMID 8895459 . Noiz kontsultatua: 2018-12-31.
- ↑ (Ingelesez) «Influence of Earth's history on the dawn of modern birds: New time tree indicates that avian evolution was molded by climate change and plate tectonics» ScienceDaily . Noiz kontsultatua: 2018-12-31.
- ↑ (Ingelesez) «Using the tree for classification» evolution.berkeley.edu . Noiz kontsultatua: 2018-12-31.
- ↑ a b c Boyd, John (2007) «NEORNITHES: 46 Orders» John Boyd's website.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Hegaztiak |
![]() |
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Aves |
Aves klaseko ordenak (gaur egun daudenak) | ||
---|---|---|
Palaeognathae goiordena: Struthioniformes • Tinamiformes
|