Dilema honetan sakontzeko, honako autore eta gaiak kontsultatu ditzakezu:
Gai filosofikoak:
- Askatasuna eta gaitzaren arazoa
- Transzendentzia - immanentzia
- Askatasuna
- Giza eskubideak
- Etika deontologikoa
Wikipediako beste sarrera batzuk:
- Algoritmoa
- Datu handiak
- Giza Eskubideak
- Etika
- Morala
- Atonomia
- Borondatea
Gizakiaren askatasuna
[aldatu iturburu kodea]Gaur egun, orain dela mende edo urte batzuk baino askeagoak garen ideia errotuta dago: "nahi baduzu, egin dezakezu" lemapean bizi garela esan daiteke. Barrura begiratzen badugu, egia al da hori? Teknologiarekiko dugun menpekotasunak kolokan jartzen du: askatasunaren amaieraren aurrean al gaude? Interneten uzten ditugun datuek nolabaiteko determinismo bat finkatzen dute. Hau da, sarean nor garen eta nor izango garen definitzen dute, eta horrek saretik kanpo dituen inplikazioak ditu. Kontuan izanda Internetek gure egunerokotasunaren esparru gero eta gehiago bustitzen dituela, non geratzen da aukeratzeko dugun askatasuna? Datuen eta algoritmoen bidez gure burua definitzean, saretik jasotzen duguna iragazi egiten da. Beraz, nola erabaki dezakegu aurretik, sarean jasoko duguna aurre-definiturik egonda? Kantek askatasuna etikaren eta inperatibo kategorikoaren postulatu bezala irudikatu zuen. Gaur egun, gure askatasunaren nolabaiteko bukaeraren aurrean bagaude, zer gertatuko da Giza Eskubideen oinarri den pentsamendu honekin? Posible al da izaki moral eta etikoak izaten jarraitzea, askatasunik ez badugu? Zer esango lukete Hiponako Agustinek, Rousseauk edo Sartrek bezalako pentsalariek?