Giza eskubideak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Giza eskubideak pertsonari aitortzen zaizkion zenbait oinarrizko balore edo ahalmenak dira. Ukaezinezkoak dira eta edozein antolamendu juridiko, demokratiko eta pluralistak babestu, zaindu eta betearazi egin behar ditu.[1]. Norberaren estatus, sexu, joera sexuala, etnia edo herritartasuna edozeina izanda ere, ukaezinak dira eta ezin da hauen kontrako legeak ezarri.

Giza eskubideen aldeko mugimenduak 1970eko hamarkadan gailendu ziren, bai ekialdeko Europako estatu sozialistetan, bai mendebaldeko Europan, bai Estatu Batuetan eta baita Latinoamerikan ere. Mugimendua aktibismo sozialetik eta politika erretorikotik zenbait herrialdeen egoera munduko berrietan kokatzera pasa zen[2] eta, XXI. mendean, mugimendua zabaldu zen, jatorrian bakarrik totalitarismoaren aurka egotetik baita humanitarismo eta Hirugarren Munduko herrialdeen garapen soziala bultzatzera ere[3]

Mugimendua sortu zuten jatorrizko ideiak Bigarren Mundu Gerraren ondorioz agertu ziren, 1948an Parisen Nazio Batuen Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala ezarri zuenean gorenera iritsiz. Nahiz eta "giza eskubide" esamoldea nahiko modernoa izan, bere oinarriak filosofiaren historian ondo finkatuta daude, Antzinako Grezian eta Erroman aurrekariak izanik. Hala ere, arbasorik zuzenena, zuzenbide naturalaren eskubide naturalak dira, jadanik John Locke, Francis Hutcheson edo Jean-Jacques Burlamaqui bezalako filosofoek edo Estatu Batuetako eta Frantziako Iraultzek garatu zituztenak.

« Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela; eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute.  »
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 1. atala[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Eskubide, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=eskubide .
  2. Moyn, Samuel (2010). The Last Utopia: Human Rights in History. Harvard University Press. ISBN 978-0-674-04872-0
  3. McLemee, Scott (2010-12-8). "The Last Utopia". Inside Higher Ed (Washington DC).
  4.   Nazio Batuen Batzar Nagusia (1948-12-10), Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala, http://www.ohchr.org/EN/UDHR/Pages/Language.aspx?LangID=bsq .
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giza eskubideak Aldatu lotura Wikidatan