Atari:Nafarroa/Nabarmendutako artikulua eta pertsona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nabarmendutako nafar artikulua Nabarmendutako nafarra

Nafarroako konkista XII. mendean Nafarroako Erresuma banatzeko Gaztela eta Aragoiko Erresumen arteko itunekin hasi eta XVI. mendean inbasioarekin jarraitutako prozesua da. Ondoren, Nafarroa Beherea, inbasioa saihestu zuena, erresuma independentea izan zen XVII. mendera arte. Orduan, Nafarroako Erresuma Frantziako koroan batu eta, XVIII. mendeko Frantziako Iraultza eta gero desagertu zen. Nafarroa Garaiak, bestetik, Espainiako koroan indarrez sartua zenak, XIX. mendean utzi zion Erresuma izateari.

...gehiago irakurri

Frantzisko Xabierkoa, bataioko izenez Frantzisko Jatsu Azpilikueta, (Xabier, Nafarroako Erresuma, 1506ko apirilaren 7 - Shangchuan uhartea, Txina, 1552ko abenduaren 3) nafar santu euskalduna izan zen, San Inazio Loiolakoarekin batera Jesusen Lagundiko lehenengo zazpi kideetako bat, eta misiolari izan zena Indian, Malaysian, Txinan eta Japonian. Horregatik, Indietako Apostolua ezizena ezarri zioten. Eliza katolikoak San Frantzisko Xabierkoa izenarekin santutu zuen.

Nafarroaren eta Euskal Herriaren zaindaria da, eta abenduaren 3an ospatzen da haren eguna.

Euskararen santu ofiziala ere bada, Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) abenduaren 3an baita.

...gehiago irakurri