Atari:Norvegia/Norvegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Norvegia
Norvegiako kokapena Europan.

Norvegia Europa iparraldeko erresuma da, Eskandinaviako mendebaldean kokatua eta mugakide Suedia, Finlandia eta Errusiarekin. Norvegiako Ipar Ozeano Atlantikoko kostaldean fiordo ezagunak daude.

Geografia[aldatu iturburu kodea]

Norvegia Eskandinaviaren mendebaldean kokatzen den estatu luzea da (1752 km ipar-hego, 430 km zabalekin alderatuta). Ozeanoaren ertzean eta Golkoko korrontetik hurbil dagoenez, bertako klima latitude bereko beste estatuetakoa baino epelagoa da bezain.

Norvegia herrialde malkartsu eta menditsua da, batez ere granito gotorrezkoa. Izozguneek orografia berezia eratu dute. Ikusgarriena fiordoak dira, lurrean ebakitako arroilak urez bete direnak. Handiena Sognefjorden da. Norevegian ere izozgune, uharte eta ur-jauzi ugari daude.


...gehiago irakurtzeko sakatu hemen