Atlantic Records
Atlantic Records | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | Atlantic |
Mota | diskoetxea |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Negozio dibisioak | Atlantic Studios (en) |
Agintea | |
Kudeatzailea | Atlantic Recording Corporation |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Warner Music Group |
Historia | |
Sorrera | 1947 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Atlantic Records (Atlantic Recording Corporation), Ameriketako Estatu Batuetako diskoetxe bat da, Warner Music Group (WMG) taldekoa.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herb Abramson izan zen fundatzaileetako bat 1947an. Berau ekoizle bikoteko anbiziotsuena zen, talentu berriak aurkitzeko gogo biziarekin, National diskoetxearentzat lan egin zuen bitartean esperientzia handia ere lortu zuelarik. Zoritxarrez, Herbek armadara joan behar izan zuen, eta bi urteren ondoren itzuli zenean, bere postua Jerry Wexlerrek okupatzen zuen, bera han ezer egin ezinik geratuz, eta, beraz, konpainiaren zati bat 300.000 dolarren truke saldu zuen, eta Atlantic Recordsekin harreman oro izateari utzi zion.
Ahmet Ertegün izan zen beste fundatzailea Abramsonekin batera, bazkide kapitalista bezala. Hasieran finantza arloan lan egin zuen, baina handik gutxira artistak kontratatzen eta horiek berak propio ekoizten hasi zen. Ray Charles, Lavern Baker eta Joe Turner bezalako artistak lortu zituen. 1960ko hamarkadan, soinu ingeniari bezala, Tom Dowd eta Arif Mardin kontratatu zituen, eta beraz, bera, gehiago hasi zen konpainiaren zuzendaritzara dedikatzen. 1987an Rockaren Ospearen Aretoko zati izatera pasa zen.
Neshui Ertegün, Ahmeten anaia, 1956an sartu zen konpainiako kide bezala, Los Angelesen bere konpainia propioa, Jazzman izenekoa sortu ondoren. Gehiago dedikatu zen jazz grabazioetara, Charles Mingus, John Coltrane edo The Modern Jazz Quartet eta Miles Davis bezalako artistekin. Zenbait postu bete zituen konpainian, eta konpainiak, beste batzuen artean Warner eta Elektrarekin izan zituen elkarteetan. Denbora gehien iraun duen exekutiboetako bat da. 1991n pasa zen Rockaren Ospearen Aretoko kide izatera.
Jerry Wexler, hasieran, Billboard aldizkariko rhythm and blueseko komentaristarik ospetsuenetako bat zen. Honek eta musikari zion maitasunak konpainiako irudi handienetako bat bihurtzea eragin zuten. Lavern Baker eta Dusty Springfield daude bere kurrikulumean, baina bere ospe handia Aretha Franklinekin batera egin zuen lanarekin iritsi zitzaion. Denborarekin, ekoizpenean duen talentuak musikaren industrian pertsonaia mitiko bihurtu du. Rockaren Ospearen Aretoko kide da 1987tik.
Artistak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- AC/DC
- Jason Mraz
- Jet
- Jewel
- Laura Pausini
- Page & Plant
- Ray Charles
- Cody Simpson
- Bad City
- Lykke Li
- Bruno Mars
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)Disketxearen webgunea