AC/DC

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Acdc logo band.svg
AC/DC taldearen kontzertua 2009an. Ezkerretik eskuinera: Brian Johnson, Malcolm Young, Phil Rudd, Angus Young eta Cliff Williams.
AC/DC taldearen kontzertua 2009an. Ezkerretik eskuinera: Brian Johnson, Malcolm Young, Phil Rudd, Angus Young eta Cliff Williams.
Datuak
Jatorria Australia Sydney, Australia
Musika mota Hard rock
Urteak 1973-gaur egun
Diskoetxeak Albert, EMI, Columbia, Epic, Atlantic, Atco, Elektra eta East West
Webgunea http://www.acdc.com/
Taldekideak
Angus Young
Cliff Williams
Stevie Young
Chris Slade
Lehenagoko taldekideak
Malcolm Young
Dave Evans
Larry Van Kriedt
Colin Burgess
Neil Smith
Ron Carpenter
Russell Coleman
Noel Taylor
Peter Clack
Rob Bailey
Bon Scott
Mark Evans
Phil Rudd
Brian Johnson
Simon Wright

AC/DC Australiako hard rock musika talde bat da. 1973an Malcom eta Angus Young anai eskoziarrek sortu zuten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen lehenengo kontzertua 1973ko abenduaren 24ko gauean izan zen, Can I Sit Next to You Girl-en estreinuarekin, Dave Evansek abesten zuena.

Hasieratik zuzeneko ekitaldiak oso famatuak egin ziren, Angus Young gitarristaren estilo ezin-hobea tarteko, zeina kontzertuetara eskolako uniformez jantzita joaten zen. 1976an, merkatuko lehenengo postuetara iritsi ziren Let There Be Rock (1977) eta Powerage (1978) diskoei esker. Highway to Hell (1979) diskotik milioika kopia erosi ziren. 1980ko otsailaren 19an, Bon Scott bokalista hil egin zen, koma etilikoaz konkretuki, eta Brian Johnson-ek, Geordie taldean zegoenak, hartu zuen bere erreleboa.

200 milioi album inguru saldu ditu mundu osoan, eta hauetatik 70 milioi Estatu Batuetan saldu dira. Beren diska arrakastatsuena Back in Black izan zen eta 50 milioi unitate baino gehiago saldu zituzten; hala, Thrillerren ondoren munduan gehien saldu den albumean bihurtuz. Hainbat laudorio jaso ditu Hard Rock zaleen aldetik, beti postu gorenetan geldituz, eta aipatzekoa da “Hil aurretik entzun beharreko 50 taldeak” deitutako telebista saioan, 2º postuan mantendu zen.

Izenaren ideia beraien arrebaren josteko makinatik atera zuten, laburdura AC/DC (alternating current/direct current); euskeraz “korronte alternatiboa, korronte jarraia”. Honek taldearen energia eta potentziala sinbolizatuko zuelako ustean.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1974 High Voltage (australiar bertsioa)
  • 1975 T.N.T. (australiar bertsioa)
  • 1976 High Voltage (aurreko bien aukeraketa)
  • 1976 Dirty Deeds Done Dirt Cheap
  • 1977 Let There Be Rock
  • 1978 Powerage
  • 1978 If You Want Blood You've Got It
  • 1979 Highway to Hell
  • 1980 Back In Black
  • 1981 For Those About to Rock We Salute You
  • 1983 Flick of the Switch
  • 1984 '74 Jailbreak
  • 1985 Fly on the Wall
  • 1986 Who Made Who
  • 1988 Blow Up Your Video
  • 1990 The Razors Edge
  • 1992 Live!
  • 1992 Live! Two CD Collector's Edition
  • 1995 Ballbreaker
  • 1997 Volts
  • 1997 Live from the Atlantic Studios
  • 1997 Let There be Rock: The Movie, Live in Paris
  • 2000 Stiff Upper Lip
  • 2008 Black Ice

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: AC/DC Aldatu lotura Wikidatan