Atxega jauregia

Koordenatuak: 43°16′16″N 2°03′15″W / 43.27118°N 2.05404°W / 43.27118; -2.05404
Wikipedia, Entziklopedia askea
Atxega jauregia
Kultura ondasuna
Atxega jauregiaren aurrealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaUsurbil
Koordenatuak43°16′16″N 2°03′15″W / 43.27118°N 2.05404°W / 43.27118; -2.05404
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXVII. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
BICRI-51-0001573
24

Atxega jauregia Gipuzkoako Usurbil udalerrian dagoen jauregi bat da. Atxega leinu zaharraren jaunarena. Usurbilen dauden obra zibil historikoetan nabarmenena, Saroe jauregiarekin batera, biak ere Gipuzkoako kultura ondasunak izendatuak daude. Gaur egun Atxega hotela da.

Aitzezarra kalean dago, herrigunetik kanpo baina alboan, N-634 errepidea eta Usurbilgo industrialdearen artean eta Usurbilgo geltokitik hurbil.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko dorretxea XV. mendean aipatzen da, Henrike IV.a Gaztelakoaren aginduz eraitsi egin zuten, Ahaide Nagusien beste dorretxe guztiekin batera. Ez dakigu zehatz noiz eraiki zuten Atxega Jauregia, gaur egungo eraikina XVIII. mendean barroko estiloan berreraiki zen.

Oria ibaiaren alde batean, ibaia eta Usurbilen arteko etxe bakarra izan da Atxega jauregia, urte luzez. XX. mendean beheraldi baten ondoren baserri bihurtu, ondoren borda moduan ibili eta azkenik abandonatua izan arte.

1964an monumentu historiko izendatu zuten. Azken urteetan berritu eta hotela eta jatetxea jarri dituzte bertan.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikuntza bakarra da. Oinplano laukizuzena du, lau isuriko teilatua eta hiru pisukoa da. Harriz egindakoa da: harlangaitzezko paretek harlanduak eta izkinarriak dituzte.

Bereziki aurrealdea aipagarria da: aldetan bi eskailera eta armarri dotorea baititu.

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken berrikuntzarekin batera, etxe zaharrari beste eraikuntza zati bat eta igogailua erantsi zaizkio.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]