Audi Q3
Audi Q3 | |
---|---|
Ekoizlea | Audi |
Marka | Audi |
Segmentua | Kirol ibilgailu utilitario |
Luzera | 4.390 milimetro |
Zabalera | 2,019 metro |
Audi Q3 Kirol ibilgailu utilitarioa da (SUV), C segmentukoa, eta Audi marka alemaniarrak ekoizten du. Bost eserleku ditu, aurreko zeharkako motorra duen bost atedun karrozeriarekin. Aurreko trakzio-bertsioan eta lau gurpiletako trakzio-bertsioan erabil daiteke.
Audi Q7 eta Audi Q5en ostean, Q3 izan zen Audik jaurtitako hirugarren SUVa. Audi Q2-aren gainetik eta Q5-aren azpitik kokatzen da, B eta D segmentuetakoak, hurrenez hurren. Aurkarien artean, Alfa Romeo Tonale, BMW X1, BMW X2, Cupra Formentor, Mercedes-Benz GLA Klasea, Jaguar E-Pace, Lexus UX, Range Rover Evoque eta Volvo XC40 daude.
Q3aren (8U) lehen belaunaldia SEATek ekoitzi zuen Martorellen (Espainia). 2016ko urtarrilean Audik ezagutarazi zuen Audi Q3aren (F3) bigarren belaunaldiko ekoizpena Hungarian-ra eramango zutela Audi Hungaria Zrt-en .[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Así es el nuevo Audi Q3 2018, un SUV que deja de fabricarse en Barcelona» diariodesevilla.es (motorsite) 2018ko uztailaren 26a.