Auguste de Villiers de L'Isle-Adam

Wikipedia, Entziklopedia askea
Auguste de Villiers de L'Isle-Adam

Bizitza
JaiotzaSaint-Brieuc1838ko azaroaren 7a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1889ko abuztuaren 19a (50 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Batignolles Cemetery (en) Itzuli
Grave of Villiers de L'Isle-Adam (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: urdaileko minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, poeta, idazlea, filosofoa eta zientzia-fikzio idazlea
Mugimenduasinbolismoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

IMDB: nm1123546 IBDB: 398156
Musicbrainz: 6809bf3e-f258-4c78-8a9d-f872bc198885 Discogs: 1367077 IMSLP: Category:Villiers_de_L'Isle-Adam,_Auguste_de Find a Grave: 7640 Edit the value on Wikidata
Auguste Villiers de L´Isle-Adamen erretratua

Jean-Marie-Mathias-Philippe-Auguste de Villiers de L'Isle-Adam (Saint-Brieuc, 1838ko azaroaren 7a - Paris, 1889ko abuztuaren 19a). XIX. mendearen bigarren erdiko Frantziako literatura abangoardiako idazle nagusietakoa, sinbolismoaren aitzindaria izan zen.

Izen luzearekin bataiatu zuten baina 1846. urtetik aurrera Villiers de L'Isle-Adam markesa tituluarekin izendatu izan zuten, edo gehienetan, Auguste Villiers de L´Isle-Adam izenarekin eta batzuetan Mathias izena erabiliz.

Villiers de L'Isle-Adam markesak olerkiak, antzerki-lanak eta kontakizun laburrak idatzi zituen. Bere lanetan naturalisten kontrako jarrera, idealismo erromantikoa eta sentsualitate ankerra dira nagusi; nabarmena da Baudelairen, Hegelen eta Poeren eragina. Lan aipagarri batzuk: Premières poésies (1859), Contens cruels (1883), Tribulat Bonhomet (1887) eta azkenik Axël (1890; idazlearen maisu-lana, hura hil ondoren argitaratua).

Euskal literaturan izan duen oihartzuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaguna da Bernardo Atxagak Obabakoak, liburuan omenalditxoa egiten ziola Villiers de L'Isle-Adam idazleari. "Ondo plajiatzeko metodoaren azalpen laburra eta adibide bat" ipuin edo atalean, plagioaren gorazarrea egin zuen idazle asteasuarrak eta adibidean, hau da hurrengo ipuinean, "Pitzadura bat elur izoztuan" ipuinean, Villiers izena hortik agertuko da ipuinean ondo txertaturik. (Pertsonaia nagusiak Auguste eta Mathias izenak dauzkate, aipatzen den laku baten izena: Villiers).

"Pitzadura bat elur izoztuan" ipuina, Contens cruels (1883) liburuko ipuin baten plagioa da. Frantziar idazlearen liburuan ziegetan gertatzen zen istorio baten plagioa egingo du Atxagak ziegetatik istorioa urrunduz eta bere paraleloa mendialde zabalean kokatuz. Atxagak ez zuen plagioa ezkutatu, alderantziz, plagioa aldarrikatu zuen. "Dena, dagoeneko, idatzita dago"...

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Auguste de Villiers de L'Isle-Adam Aldatu lotura Wikidatan