Obabakoak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Obabakoak
Uncut book p1190369.jpg
Egilea Bernardo Atxaga (1988)
Generoa Ipuinak
Datuak
Argitaratzailea Erein
Herrialdea Euskal Herria
Bilduma Narratiba
Orrialdeak 396
ISBN 84-7568-824-4

Obabakoak euskal literaturaren historian libururik ezagunena izan da Euskal Herritik kanpo, jadanik hogei hizkuntza baino gehiagotara itzulia izan delarik. Landa munduan girotutako ipuin bilduma da, errealismo magikoaren eragin nabariarekin eta literatura unibertsalari egindako milaka keinu inertestual baliatuz. Zenbait kritikarik neorruralismoa deituriko korrontearen barruan kokatu dute.

Bernardo Atxaga asteasuarrak 1988an kaleratu zuen lehen aldiz Erein argitaletxearen bidez. Lan honi esker, hurrengo urtean Espainiako Narratiba Sari Nazionala eman zioten, holakorik lortzen duen lehen euskal idazlea izatera iritsiz.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburua ipuin bilduma eta eleberriaren arteko hibridazio bat bezala uler daiteke, ipuin gehienek lotura edo jarraitutasun bat mantentzen dutenez gero. Kontakizun gehienak azaltzen diren pertsonaia, dokumentu eta grabazioetan oinarritzen dira. Haien artean, Atxagak ahozko tradizioko sinesmen bat baliatzen du: Belarri-zulotik sartu eta burmuinaz elikatzen den muskerrarena.

Ia 400 orrialdeak bi atal nagusitan banatuta daude. Lehenengoak ez du izenburu propiorik eta bigarrenak, luzeenak, bai. Jarraian, kapitulu guztien izenburuak azalduko ditugu.

Lehen atala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Camilo Lizardi erretore jaunaren etxean aurkitutako gutunaren azalpena.
  • Jose Francisco: Obabako erretoretxean azaldutako bigarren aitortza.
  • Post tenebras spero lucem.
  • Esteban Werfell.
  • Gauero aterako nintzateke paseatzera.
  • Hamaika hitz Villamedianako herriaren ohoretan eta bat gehiago.

Bigarren atala: «Azken hitzaren bila»[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aspaldi, artean gazte eta berde nintzela.
  • Bagdadeko morroia.
  • Cocteauk.
  • Dayoub, Bagdadeko morroia.
  • Eskuarekin agur egiten zigun norbait.
  • Ezkontaurreko izenez, Laura Sligo.
  • Finis Coronat Opus.
  • Goizean.
  • Hans Mensher.
  • Ipui bat bost minututan izkribatzeko.
  • Klaus Hanhn.
  • Margarete, Heinrich.
  • Ni, Jean Baptiste Hargous.
  • Ondo plajiatzeko metodoaren azalpen laburra eta adibide bat.
  • Pitzadura bat elur izoztuan.
  • Rhineko ardo bat hartuz.
  • Samuel Telleria Uribe.
  • Wei Lie Deshang.
  • X eta Y.
  • Zuzia iratxekirik dagoenean bizi da.

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko urrian errusiera izango da itzulitako 25. hizkuntza liburu honetarako. Guztira, hauek dira bertsio guztiak: Euskara, ingelesa, gaztelera, frantsesa, alemana, italiera, portugesa, neerlandera, suediera, norvegiera, daniera, finlandiera, kroaziera, errumaniera, poloniera, turkiera, greziera, albaniera, katalana, galiziera, asturiera, japoniera, arabiera, hebraiera eta koreera.

Zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005ean, Montxo Armendariz orbaibartar zuzendariak liburua zinemara eraman zuen, Obaba filmarekin.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskara