Austral argentinar

Wikipedia, Entziklopedia askea

Austral argentinarra[1] (gaztelaniaz: Austral), Argentinako Errepublikan 1985etik 1992ra zirkulazioan egon zen dibisa da[1]. Bere ISO 4217 kodea ARA zen eta bere sinboloa ₳ edo A[2]. Austral argentinar banako baten ehunena zentabo deitzen zen eta austral bakoitza 100 zentaboz osatuta zegoen. Dibisa honen izena australis latinezko hitzatik dator. Austral hitzak, australa, hegotarra, esan nahi du gaztelaniaz[3].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985eko ekainak 15ean austral argentinarrak aurreko peso argentinarra (1983-1985) ordezkatu zuen, hurrengo truke tasarekin: 1.000 peso argentinar(1983-1985) = 1 austral argentinar.[2][4] 1992ko lehenengo egunean berriz, gaur egungo peso argentinarrak austral argentinarra ordezkatu zuen, hurrengo truke tasarekin: 10.000 austral argentinar = 1 peso argentinar[4][5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2017-10-07).
  2. a b (Gaztelaniaz) Banco Central de la República Argentina. (Noiz kontsultatua: 2017-06-19).
  3. (Ingelesez) Coins of CIS and Baltic countries. (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
  4. a b (Ingelesez) Coins of CIS and Baltic countries. (Noiz kontsultatua: 2017-06-19).
  5. (Gaztelaniaz) Banco Central de la República Argentina. (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]