Edukira joan

Australian Sex Party

Wikipedia, Entziklopedia askea
Australian Sex Party (ASP)
Sorrera2008
Egoitza nagusiaAustralia
Ideologia politikoaSexu positiboa, aurrerakoitasun soziala
www.sexparty.org.au

Australian Sex Party (ASP), Sexuaren aldeko Alderdi Australiarra, 2008. urtean Australian sortutako alderdi politikoa da.

Fiona Patten alderdiaren buruzagia da eta Australiar senaturako hautagaia izango da hurrengo hauteskunde federaletan. Alderdia 2008ko azaroaren 20an aurkeztu zen ofizialki Melbourneko Sexpo azokan. 2009ko abuztuan Australiar Hautes-Batzordean erregistratu zen. Gaur egun, ASPk 2.000 kide inguru ditu.

  • Sexu-hezkuntzaren curriculum nazionala sortu, lehen urrats bezala, haurren sexualizazioa ekiditeko asmoz.
  • Gurasoentzako interneteko hezkuntza sistema nazionala garatu.
  • Diskriminazioaren aurkako legeak indarrean jartzea.
  • Erreferenduma egitea Australiako senatuan eta goiko ganberan gizon eta emakumeen kopurua berdintzeko.
  • Lesbianen, gayen, bisexualen eta transexualen eskubideak parekatzea lege-esparru guztietan.
  • Iparraldean, aborigenei eduki sexual eta erotikoak dituzten elementu multimediak edukitzea debekatzen dieten lege arrazistak indargabetzea.
  • Minusbaliatuei eta adinekoei sexu eskubideak eta askatasuna bermatzea.
  • Haurdunaldia eteteko lege nazionala abian jartzea.
  • Viagra, Cialis eta disfuntzio sexuala tratatzeko erabiltzen diren beste medikamenduak diruz-lagundu.
  • Erlijioek dituzten zerga-salbuespenekin bukatzea.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]