Auxilio Social

Wikipedia, Entziklopedia askea
Auxilio Social
Datuak
Motaerakundea
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1936
Sortzailea
Jasotako sariak

Auxilio Social, hasiera batean Auxilio de Invierno, Mercedes Sanz-Bachiller, FET - JONS-eko kideak sortutako ongintza eta propaganda erakundea izan zen. 1936an sortu zuen Valladoliden, Espainiako Gerra Zibilean matxinatutakoen eremuan.[1]

1937ko urrian erakundeak 711 egoitza zituen eta urtebete geroago 1.265 zituen, aldiz 1939ko urrian 2.487 ziren gizarte-laguntzako establezimenduak.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fundazioa eta hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936ko urrian Mercedes Sanz-Bachillerrek Auxilio de Invierno sortu zuen Javier Martínez de Bedoyaren laguntzarekin, nazien Winterhilfswerk eredutzat hartuz. 1937ko bateratze dekretuaren ondoren FET y de las JONS-en parte bihurtu zen eta propaganda-baliabide gisa ere funtzionatu zuen.[3]

Zuzendaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mercedes Sanz-Bachiller eta Javier Martínez de Bedoyaz gain, Jesús Ercilla, Antonio Román, José Pardo, Manuel Martínez de Tena eta Carmen de Icaza hasierako Zuzendaritza Batzordearen parte izan ziren. Ondoren, Eliza katolikoaren presioaren eraginez Ramón Serrano Súñerrek Consejo Superior de Beneficencia y Obras Sociales bi apezpikuren parte hartzea izan zuena, haietako bat Enrique Plá y Deniel.

Erakundeak lortu zuen botearearen ondorioz liskar politikoak sortu ziren Sanz Bachiller eta Pilar Primo de Riveraren artean eta 1940an erakundea Falangeko Sección Femeninaren menpe geratu zen.[4][1] 1940ko maiatzaren 9an, Manuel Martínez de Tena izendatu zuen Primo de Riverak Auxilio Socialeko ordezkari nazionala.[5]

1957 eta 1965 urtea artean Antonio Maria Oriol Urkixok hartu zuen Auxilio Socialen zuzendaritza.[6][7]

Propaganda-zerbitzua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carmen de Icaza idazlearen zuzendaritzapean aritu zen Auxilio Socialeko Propagandaren Bulego Nagusia.[8] Argazkilari eta kazetarien presentzia antolatu zuen hedabide desberdinetan erakundearen ekimenen berriak zabaltzeko.[8]

Haur lapurtuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1940ko ekaineko dekretu baten bidez erakunde falangistak kartzelan egondako emakume errepublikanoen haurren bahiketa erraztu zuen «aurrekari txarrak» zituzten familien haurren guraso-ahalmena jasoz. Bigarren dekretu batean, 1941ean, egoitzetan hartutako haurren izen-abizenak aldatzeko gaitasuna eskuratu zuen ere.[9]

Espainiatik kanpo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Falangeko Kanpo Zerbitzuak Auxilio Socialeko atala zuen ere. Kuban adibidez, haurtzaindegiak eta jantokiak antolatu zituzten 1941 urterarte, Kubak Falangeko ekimenak bere herrialdean debekatu zituenean [10][11]

Amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Franco hil eta trantsizioa hasi ondoren, 1976an Gobernazio Ministerioko Instituto de Asistencia Social-en mende geratu zen. [12]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Molinero 2005, 32 orr. .
  2. Thomas 1976, 553 orr. .
  3. Molinero 2003, 320-321 orr. .
  4. Rodríguez López 2010, 163 orr. .
  5. Preston 2001, 84 orr. .
  6. (Gaztelaniaz) sergio. (2023-04-24). «Antonio María de Oriol y Urquijo» Consejo de Estado - Reino de España (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  7. «PARES | Archivos Españoles (CAT)» pares.mcu.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  8. a b Mir, Agustí & Gelonch 2005, 101 orr. .
  9. De Riquer 2010, 137 orr. .
  10. Romero Samper 2005, 149 orr. .
  11. Gómez-Escalonilla 2012, 134 orr. .
  12. García Martínez 2016, 427 orr. .

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • BARROSO ROSENDO, José Ramón (2018). Los inicios de la asistencia social: los fondos del Auxilio Social en el Archivo Histórico Provincial de Cádiz. Cádiz: AHPCA.
  • De Riquer, Borja (2010). La dictadura de Franco. Vol. 9 de la Historia de España, dirigida por Josep Fontana y Ramón Villares. Barcelona: Crítica/Marcial Pons. ISBN 978-84-9892-063-5
  • Delgado Gómez-Escalonilla, Lorenzo (2012). Imperio de papel: Acción cultural y política exterior durante el primer franquismo. Madrid: CSIC. 
  • García Martínez, Anabel (2016). El telón de la memoria. La Guerra Civil y el franquismo en el teatro español actual. Hildesheim: Georg Olms Verlag. ISBN 978-3-487-42183-4
  • Höffer-Mehlmer, Markus (2009) [1993]. Modernisierung und Sozialarbeit in Spanien. Bremen: Europäischer Hochschulverlag. 
  • Luengo, Ana (2004). La Encrucijada de la memoria. Tranvía. 
  • Mir, Conxita; Agustí, Carme; Gelonch, Josep (2005). Pobreza, marginación, delincuencia y políticas sociales bajo el franquismo. Universidad de Lérida. ISBN 978-84-8409-432-6
  • Molinero. (2003). «La política social del régimen franquista. Una asignatura pendiente de la historiografía» Ayer (Madrid: Asociación de Historia Contemporánea y Marcial Pons Historia) (50): 319-331. ISSN 1134-2277..
  • —— (2005). La captación de las masas. Política social y propaganda en el régimen franquista. Cátedra. 
  • Naranjo Orovio, Consuelo (1988). Cuba, otro escenario de lucha: la guerra civil y el exilio republicano español. Madrid: CSIC. 
  • Payne, Stanley G. (1999). Fascism in Spain, 1923–1977. Madison: University of Wisconsin Press. 
  • Preston, Paul (2001). Palomas de Guerra. (traducido por Irene Gonzalo). Barcelona: Plaza & Janés Editores. ISBN 84-01-53051-2
  • Rodríguez López, Sofía (2010). El patio de la cárcel. La Sección Femenina de FET-JONS en Almería (1937-1977). Centro de Estudios Andaluces. ISBN 978-84-937548-8-4
  • Romero Samper, Milagrosa (2005). La oposición durante el franquismo 3. El exilio republicano. Madrid: Encuentro. 
  • Sánchez López, Rosario (2007). Entre la importancia y la irrelevancia: Sección Femenina de la República a la transición. Editora Regional de Murcia. ISBN 978-84-7564-365-6
  • Thomas, Hugh (1976). Historia de la Guerra Civil Española. Barcelona: Círculo de Lectores. ISBN 84-226-0874-X

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]