Auzitegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Londresko Old Bailey auzategian eginadako epaiketa.

Auzitegia lurralde jakin bateko auziak erabakitzen dituen organoa da, eta hedaduraz, haren egoitza eta eraikina[1]. Organo honetan funtzionarioek lan egiten dute, epaileek eta bere laguntzaileek.

Antolamendu judizial modernoaren arabera, auzitegi guztiak estatuarenak, iraunkorrak (hau da, gobernu-aldaketaren eraginik ez dutenak) eta independenteak (hau da, justizian dihardutenek epaian eragina izan dezakeen jarduerarik ezin dute burutu) dira. Lurralde bakoitzeko antolaketa judizialaren egitura desberdina da; berau teknika judizial desberdinen eta bertako ezaugarri sozio-kulturalen arabera legoke. Munduko herrialde gehienetan sistema judizial hierarkizatua da nagusi; maila desberdineko auzitegiak daude, baina guztien gainetik Auzitegi Gorena dago[1].

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Antolaketaren arabera:
    • Pertsona bakarrekoak edo epaitegiak.
    • Kide anitzekoak.
  • Izaeraren arabera
    • Ordinarioak.
    • Bereziak.
    • Arbitralak.
  • Jardunbidearen fasearen arabera
    • Instrukziokoak.
    • Epaia emaileak.
  • Hierarkiaren arabera
    • Azpikoak.
    • Gorenak.
  • Konpetentziaren arabera
    • Arruntak.
    • Bereziak.
  • Instantziaren arabera
    • Auzaldi bakarrekoak
    • Lehen Auzialdikoak
    • Bigarren Auzialdikoak edo Apelazio auzategiak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Auzitegi Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Auzitegi, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=auzitegi .