Edukira joan

Avenged Sevenfold

Wikipedia, Entziklopedia askea
Avenged Sevenfold
Avenged Sevenfold, 2016an.
Datuak
JatorriaHuntington Beach, Kalifornia, (AEB)
Musika motaHeavy metal
Rock alternatiboa
Hard rock
Urteak1984 -
Produkzioa
Taldekideak
M. Shadows
Synyster Gates
Zacky Vengeance
Johnny Christ
Brooks Wackerman
Informazio gehigarria
www.avengedsevenfold.com
IMDB: nm2457426 Facebook: AvengedSevenfold Twitter: TheOfficialA7X Instagram: avengedsevenfold MySpace: avengedsevenfold Youtube: UCFcqi7MrlzIp9RMTtUlxE8g TikTok: avengedsevenfold Souncloud: avengedsevenfold Spotify: 0nmQIMXWTXfhgOBdNzhGOs iTunes: 6766228 Last fm: Avenged+Sevenfold Musicbrainz: 24e1b53c-3085-4581-8472-0b0088d2508c Songkick: 425252 Discogs: 299874 Allmusic: mn0000691371 Deezer: 406 Edit the value on Wikidata

Avenged Sevenfold edo A7X laburdura Kalifornian (AEB) 1999an sortutako heavy metal musika taldea da, oraindik jardunean dirauena[1].

Hasiera batean metalcore melodiko estiloa jorratu zuen taldeak baina arrakasta eman zion City of Evil diskorako hard rock eta heavy metal estiloetara hurbildu zen. "Deathbat" irudia (saguzar hegoak dituen garezurra) agertzen da Avenged Sevenfold taldearen disko guztietan eta merchandisingean ere bai[2].

Taldearen ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako diskoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

M. Shadows (Matt Sanders), Zacky Vengeance (Zachary Baker), Matt Wendt eta The Rev (Jimmy Sullivan) izan ziren 1999an Avenged Sevenfold taldearen sortzaileak. Hasiera batean gustuko taldeen coverrak egiten zituzten. Eskolan zituzten ezizenak izen artistiko bihurtu zituzten[3] eta taldearen izena Bibliako Genesiaren atal batetik hartu bazuten ere beti utzi izan dute argi ez direla erlijio banda bat[4]. 1999an bertan hiru abestitako demo bat grabatu zuten eta 2000an bigarren demoa grabatzerakoan Good Life Records diskoetxearekin kontratua sinatu zuten. Lehenengo diskoa Sounding the Seventh Trumpet izan zen[5], hau ere Bibliatik ateratakoa, Apokalipsia liburutik. ordurako Matt Wendt taldetik atera eta haren lekuan Synyster Gates sartu zen. 2001eko abuztuaren 8an Warmness on the Soul EPa atera zuten eta Estatu Batuetan 310.000 ale saldu zituen.

Bigarren diskoa Waking the Fallen (2003) ateratzerako taldearen boskotea jadanik eratuta zegoen. The Rev baterijolea zen liderra, M.Shadows ahotsa eta gitarra, Zacky Vengeance eta Synyster Gates gitarrak eta koroak eta Johnny Christ baxua. Disko honetan "vocal screaming" ohiukatzeko era asko erabili zuten M. Shadowsek eta The Rev-ek.

Mundu mailako arrakasta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren diskoa 2005ean atera zuten, City of Evil izenekoa. Billboard 200 zerrendan 30. postua lortu zuen eta lehenengo astean 30.000 ale saldu zituen[6]. "Bat Country" singlearen bideoklipak salmentak izugarri igo zituen eta "urrezko diskoa" bihurtu zen. Disko honetan metalcore estilotik urrundu egin zen taldea. 2006an "Beast and the Harlot" abestiaren bideoklipa argitaratu zuten eta mundu guztiko zerrendetan goiko postuetan azaldu zen. Abesti honetako riffa historiako onenetakoa zela adierazi zuen Total Guitar aldizkariak. Ekainean "Seize the Day" singlea atera zuen taldeak, bertan The Rev-ek pianoa jotzen du eta ahots nagusia egiten du. 2006an lehenengo munduko bira osatu zuten, besteak beste Estatu Batuetan, Europan, Japonian, Australian eta Zeelanda Berrian joz. Avenged Sevenfold taldearen City of Evil diskoa historiako 63. disko onena izendatu zuen Guitar World aldizkariak.

Arrakastari jarraituz 2007an taldearen izena daraman diskoa plazaratu zuten, Avenged Sevenfold, eta honek ere erabateko arrakasta izan zuen, aurreneko astean 94.000 ale saldu baitzituen. Mundu mailako bira berria hasi zuten baina 2008aren amaieran eten beharra izan zuten M.Shadows abeslariak ahots kordetan izan zuen arazo baten erruz. 2009an berrekin zioten birari.

The Rev-en heriotzaren ondoren

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Avenged Sevenfold Dublinen, 2017an.

2009an bosgarren diskoa prestatzen hasiak zirela esan zuen M. Shadowsek. Estilo klasikoagoa jorratu nahi zuten, abesti luzeak izango zituena[7]. 2009ko abenduaren 28an Jimmy «The Rev» Sullivan hilik aurkitu zuten etxean. Forenseak esan zuen alkohol eta botika gaindosiaren erruz hil zela[8].

Mike Portoy baterijolearekin grabatu zuten Nightmare ("amesgaiztoa") diskoa, eta Billboard 200 zerrendan lehenengo postua lortu zuen, lehenengo aldia zen hori lortzen zuena. Hurrengo urteetan disko berriak iritsi ziren eta 2016 arte ez zen baterijolea finkatu, Brooks Wackerman sartu arte alegia[9]. Harekin atera dituzte The Stage (2016) eta Life Is but a Dream... (2023) diskoak.

  • Sounding the Seventh Trumpet (2001)
  • Waking the Fallen (2003)
  • City of Evil (2005)
  • Avenged Sevenfold (2007)
  • Nightmare (2010)
  • Hail to the King (2013)
  • The Stage (2016)
  • Life Is but a Dream... (2023)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Avenged Sevenfold Songs, Albums, Reviews, Bio & More» AllMusic (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  2. (Ingelesez) wookubus. (2016-10-06). «Avenged Sevenfold's Deathbat Logo Has Been Popping Up Around The World» Theprp.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  3. Blogs n Roses. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  4. «www.skratchmagazine.com - AVENGED SEVENFOLD interview» web.archive.org 2011-01-02 (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  5. (Ingelesez) Avenged Sevenfold - Sounding the Seventh Trumpet Album Reviews, Songs & More | AllMusic. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  6. «Avenged Sevenfold's "City Of Evil" Unleashed June 7» web.archive.org 2009-05-07 (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  7. «Metal Hammer » Blog Archive » A7X: “We Wanted To Cover Mr. Bungle!”» web.archive.org 2009-02-12 (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  8. (Ingelesez) Wiederhorn, Jon. (2010-06-09). «Avenged Sevenfold Drummer Died of Accidental Overdose» Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  9. (Ingelesez) «Avenged Sevenfold Confirm New Drummer» www.ultimate-guitar.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]