Ayoluengo
| Ayoluengo | |
|---|---|
| gune populatua | |
| Administrazioa | |
| Estatu burujabe | |
| Autonomia | |
| Probintzia | |
| Posta kodea | 09145 |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°44′53″N 3°51′58″W / 42.748055555556°N 3.8661111111111°W |
![]() | |
| Demografia | |
| Biztanleria | 12 (2024) |
Ayaluengo Burgosko probintzian dagoen Sargentes de la Lora udalerrian dagoen herrixka da, Páramos eskualdean, Gaztela eta Leongo erkidegoan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso herri zaharra da. 1141ean bere lurrak Alfontso VII.a Gaztelakoak San Martín de Quintanilla de Escalada monasterioaren eskuetan jarri zituen; gaur egun desagertuta dago.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]La Lora eskualdean dago, Burgostik 65 bat kilometrora. 700 hektarea inguru ditu eta populatutako nukleoa itsas mailatik 1031 metrotan dago.
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019an, 9 biztanle zituen. 50 ingurura iristen da udako hilabeteetan.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Mamés eliza: jatorri erromanikoa du. Kanpandorrea 1641ean altxatu zen.
- La Cabaña trikuharria: La Lorako multzo megalitikoan sartua izan da.
- Armarria duen etxe bat.
Ingurumena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garrantzi handiko pagadiak daude.
Bertan jaiotakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Segundo Arce Manjón (Ayoluengo de Lora, 1880 - Tabernas, 1936).
Petrolio-hobia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ayoluengoko petrolio-hobia Espainiako petrolio-instalazio bat izan zen. 1967tik 2017ra egon zen aktibo, eta aldi horretan Espainian jardun zuen petrolio-hobi bakarra izan zen. Ekoizpen-ahalmena, ordea, mugatua izan zen.[1] Gaur egun, barruti zaharra itxita dago, eta Interes Kulturaleko Ondasun gisa katalogatuta dago, multzo etnologiko kategoriarekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Marín Quemada 1978, 134 orr. .
