Azpikontratazio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Azpikontratazioa edo azpitratatzea enpresa bati dagozkion funtzio nahiz jarduera zenbait beste enpresa bati esleitzeari deritzo, kontratu baten bitartez. Azpikontratazioaren arrazoiak anitz izan daitezke, hala nola enpresak azpikontratatutako jarduerak burutzeko beharrezkoa den egitura ez izatea, kostuak murriztea nahiz errentagarriagoak diren jarduera eta funtzioetan zentratzea. Langile eta sindikatuen aldetik, ordea, maiz salatzen den praktika da, azpikontratatzen duen enpresan lanpostuen murrizketa ekarri eta azpikontratua duen enpresaren kasuan langileen prekarizazioa gertatu ohi delako, azpikontratuak aldi baterako soilik izaten baitira.

Abantailak:

  • Malgutasun laborala
  • Espezializazioa
  • Kostuetan aurreztea
  • Baliabideen eskuragarritasuna

Desabantailak:

  • Horniketa-enpresa desegokia aukeratzea.
  • Enpresa hori lehiakide bihur daiteke eta ikerketak edo informazioa enpresaz kanpo geratzea.
  • Lanpostuak gal daitezke, enpresak espresuki horretarako kontratatzen ez baditu.
  • Enpresa nagusiko langileen kaleratzea.
  • Enpresa nagusiak lanaren gaineko kontrola galtzen du, azpikontrataren mesede.
  • Deslokalizazioa, atzerrira eramatea lana.

Azpikontratazio taktikoa eta estrategikoa

  • Taktikoa - Betebehar sinpleak (Segurtasuna, mantentze-lanak, garbiketa, etab.)
  • Estrategikoa - Azpikontratarekiko harremana estuagoa izan behar du (Bezeroentzako kalitatea hobetzeko, lehiakortasuna handitu.)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.