Azpillagako dorrea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azpillagako dorrea
Kokapena
Bidea, Oriamuñoko baserria eta Azpillagako gaina, non dorrea zegoen, hegoaldetik

Azpillagako dorrea Erdi Aroko harrizko dorrea zen, Segurako hirigunetik hurbil, Azpillaga izeneko gainan kokatuta.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorrea harkaitz baten gainean zegoen, Oria ibaiaren haranaren hondotik Zegamara eta Nafarroara igotzen zen bidearen ertzean, galtzada Segurako hiribildutik pasatzera behartu baino lehen. Bidea abeltzaintzarako bidea ere izan zitekeen, udako eta neguko larreen arteko abelbidea hain zuzen ere.

Dorreak duen berri bakarra 1410eko bi dokumentu dira, Segurako Udal Agiritegian daudenak, dorreko harria, haitza bera eta inguruko lurrak Segurako Kontzejuari saltzeari buruzkoak.[1]. Antza denez, hiribilduko harresia berritzeko egin zuen erosketa udalak.

Salmentako dokumentuetan dorrearen harriari erreferentzia egiteak esan nahi du eraikina aspaldi utzita zegoela, eta gauza bera azpimarratzen du jabe bat baino gehiago izateak. Bestalde, saltzaile bakar batek ere ez du Azpillaga deitura, eta, beraz, aukera ematen du erabiltzen ari zela dorrearen izena beste bat izatea, eta Azpillaga izan tokiko izena, besterik ez. Gotorlekua balizko gaztelutzat ikusi izan da [2] eta Nafarroako Erresumarekin lotu da.

Segurako Erraztiolatza museo etnografikoan dorrea irudikatzen duen maketa dago, Rafael Berasategik egina. Bestalde, dorrea zegoen gaina, Oriamuño baserritik gertu, XIX. mendera arte erabili izan da harrobi gisa, eta lekua oso eraldatuta dago, arriskutsua ere bada, baina ezin da baztertu oinarrien hondakinak egon zitezkeenik. Dorrearen izandako orubea eta inguruko lurrak esku pribatuetara itzuli ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)DIEZ DE SALAZAR FERNANDEZ, Luis Miguel.- Colección diplomática del concejo de Segura (Guipúzcoa) (1290-1500). Tomo II (1400-1450). Donostia, Eusko Ikaskuntza, 1993. ISBN 84-87471-53-6. 129 eta 130 zenbakiko agiriak.
  2. ARRIETA VALVERDE, Antton.- Euskal Herriko gazteluak : Gipuzkoa. Donostia, 2021. ISBN 978-84-09-26410-0. orr. 145

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]