Zegama

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Zegama
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Zegama.jpg
Zegamako ikuspegi orokorra.
Zegamako bandera

Zegamako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Goierri
Izen ofiziala Zegama
Alkatea Joseba Izagirre Arozena (ZEGAMA LANTZEN)
Posta kodea 20215
INE kodea 20025
Herritarra zegamar
Kokapena
Koordenatuak 42° 58′ 33″ N, 2° 17′ 25″ W / 42.9758091°N,2.29036°W / 42.9758091; -2.29036Koordenatuak: 42° 58′ 33″ N, 2° 17′ 25″ W / 42.9758091°N,2.29036°W / 42.9758091; -2.29036
Zegama hemen kokatua: Gipuzkoa
Zegama
Zegama
Zegama (Gipuzkoa)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 35,07 km2
Garaiera 300 metro
Distantzia 53 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 1.521 biztanle (2016)
(Red Arrow Down.svg -4)
% 51,22 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 48,78
Dentsitatea 43,37 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 19
Zahartze tasa[1] % 17,84
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 67,85
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 72,55 (2011)
Genero desoreka[1] % 21,08 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 8,76 (2013)
Kultura
Euskaldunak[1] % 86,19 (2010)
Euskararen erabilera[2] % 68,0 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1615. urtea
Webgunea http://www.zegama.net

Zegama Gipuzkoako hegoaldeko udalerri bat da, Goierri eskualdekoa. Arabako mugan eta Nafarroa Garaiko mugatik hurbil dago, haran menditsu batean, mendiz inguraturik, Oria ibaiaren ertzean. Itsas mailatik 296 metro gorago dago, 35 km2 ditu eta 2016. urtean 1.521 biztanle zituen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakide ditu iparraldean Zerain eta Segura, ekialdean Segura berriro eta Idiazabal, mendebaldean Legazpi, eta hegoaldean Asparrena eta Zalduondo (biak Arabakoak).

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aizkorriko mendilerroak eta Altzaniako mendiek Arabatik banatzen dute udalerria. Zegama Aizkorriren barrenean dago, Gipuzkoa eta Araba arteko bidean. Era berean, Nafarroatik ere oso hurbil dago.

Zegama Gipuzkoa eta Arabako pasabide natural garrantzitsu batean dago: Otzaurtetik eta Lizarratetik barrena doana, hain zuzen. Bide hori Erdi Aroaz geroztik behintzat erabili izan da Arabarekin bat egiteko.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zegamak klima atlantikoa dauka. Haren batez besteko tenperatura 12 °C ingurukoa da. Toki euritsua da, egun euritsuak gutxi gorabehera urtearen erdiak dira, eta udazken haizetsuak ditu.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zegamako jarduera ekonomiko nagusia industria da. Papera eta papergintzako produktuak ekoizten ditu, tresneria, eraikuntzarako materialak, lixibak, kloroa eta automobilen piezak.

Nekazaritzak eta artzaintzak ere garrantzia dute herrian. Nekazaritza mota ozeanikokoa da: artoa, patatak, barazkiak eta belarra ekoizten da. Ardien abeltzaintza ere nabarmena da.

Zegamako udaletxea.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zegamako biztanleria

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zegama ingurutik, baina ez herritik bertatik, N-1 errepidea igarotzen da. Gipuzkoa eta Araba lotzen dituen errepide nagusi honetara iristeko bi modu daude, bata Etzegaratetik eskualde mailako GI-2637 errepidea jarraituz (Arabatik etorriz gero) eta bestea Beasaindik errepide bera baina iparraldetik hartuz (Donostiatik etorriz gero).

Irun-Madril trenbidea udalerritik igarotzen da eta bi geltoki ditu, Apeaderoa eta Otzaurte.

Garraio publikoari dagokionez, Goierrialdea autobus konpainiak Zegama-Beasain bidea eskaintzen du.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004. urtetik aurrera, maiatzero, Mendi Lasterketako Munduko Koparako puntuagarria den Zegama-Aizkorri mendi maratoia egin ohi da.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zegamar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zegama Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa


  1. a b c d e f g   Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .
  2.   «UEMA-Atlasa», Euskararen erabilera (UEMA), http://46.226.108.156/UEMA/atlas.html .