Edukira joan

Kutxabank dorrea

Koordenatuak: 43°15′59″N 2°57′15″W / 43.26633°N 2.95418°W / 43.26633; -2.95418
Wikipedia, Entziklopedia askea
BBK dorrea» orritik birbideratua)
BBK dorrea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′59″N 2°57′15″W / 43.26633°N 2.95418°W / 43.26633; -2.95418
Map

Kutxabank dorrea edo BBK dorrea Bilboko Zorrotzaurre garapen gune berrian eraikitzea aurreikusten zen bulego etxe orratza izango zen. Eraikina Zaha Hadid arkitektoak diseinatu zuen 2011n eta 104 metro eta 22 solairu izango zituen. 2016an, dorrea egiteko proiektua bertan behera geratu zen.

2007ko irailaren 23an BBKk akordioa sinatu zuen[1] Eusko Jaurlaritza eta Bilboko udalarekin, bi erakundeek elkarlanean sustaturiko Zorrotzaurre gune berrian aurrezki kutxaren egoitza nagusi berria eraikitzeko. Egoitza berriaren eraikuntzak 80 milioi euroko aurrekontua izango zuen, zati bat orubea erosteko eta 56 milioi inguru eraikina altxatzeko.

Etxe orratza Zorrotzaurre hegoaldean altxatuko zen, Euskalduna zubiaren eta Bilbao World Trade Center egitasmoaren ondoan.

2011ko otsailaren hasieran BBKk dorrea eraikitzeko egitasmoa atzeratuko zuela esan zuen, finantza sektoreak bizi zuen egoera ezengokorrak eraginda eta batez ere Kordobako Cajasur aurrezki-kutxaren erosketak BBKri eragindako galerengatik.

Bertan behera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko urrian Kutxabankek Zorrotzaurren behar zituen lurrak erosi eta gutxira, eraikina egingo ez zuela esan zuten Kutxabankeko arduradunek[2].

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]