Euskalduna zubia
- Artikulu hau zubiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Euskalduna».
Euskalduna zubia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Kokapen fisikoa | Deustu |
Koordenatuak | 43°16′03″N 2°56′48″W / 43.2676°N 2.9467°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1994 - 1997 |
Inaugurazioa | 1997ko apirilaren 18a |
Jabea | Bilboko Udala |
Erabilera | zubia errepidea espaloia bidegorria |
Arkitektura | |
Diseinatzailea | Javier Manterola |
Materiala(k) | hormigoia eta altzairua |
Kolorea | ██ oztina |
Dimentsioak | 27 () × 250 () m |
Gurutzatzen du | Bilboko itsasadarra |
Zubibegiak | 1 |
Euskalduna zubia Bilbo udalerriko zubi bat da, Bilboko itsasadarra zeharkatzen duena, iparraldetik Deustuko Doneperiaga eta hegoaldetik Abando auzoak elkarlotuz. 1997ko apirilaren 18an zabaldu zen.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena antzinako Euskalduna ontziolen omenez darama, ontziola hauek Abando ertzeko itsasadarraren zatian kokatuta zeudelarik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zubia 1997ko apirilaren 18an zabaldu zen, eta Enekuri eta AP-8 autobideko trafikoak elkartzen ditu. Deustuko Doneperiaga aldean biribilgune handi bat eraiki zen trafikoa errazteko.
Eraikia dagoen lurren ezegonkortasuna dela eta, 2000. urtean hondoratze txiki bat gertatu zen, eta zubiari konponketak egin behar izan zitzaizkion. Zorrotzaurreko proiektuaren arabera, zubia Zorrotzaurren egingo den irla berrira bideratuko da, eta horretarako metro batzuk gehituko zaizkio zubiari itsasadarraren gainean.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zubia, Javier Manterola ingeniariak diseinatua, 250 metro luze eta 27 metro zabal da, eta Abando aldean Jesusen Bihotza plaza eta Deustu aldean Botikazar Erribera kaleak lotzen ditu. Zirkulaziorako 4 errei ditu (2 norabide bakoitzeko), eta espaloia eta bidegorria ekialdeko ertzan. Bidegorria Abandoibarretik Elorrietaraino iristen da.
Abando aldean, zubiaren ondoan, Bilboko tranbiaren Euskalduna geltokia eta Euskalduna jauregia kokatzen dira. Gainera, behealdean Bilboko itsasadarra Itsas Museoa dago, zubipean erabili gabeko gune batean.
Zubia eraiki eta gero, Bilboko Udalak hockeyean jolasteko gune bat prestatu zuen zubiaren Deustuko gunean.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Euskalduna zubia behetik.
-
Euskalduna zubia Abandoko ertzetik.
-
Euskalduna zubia espaloitik.
-
Euskalduna zubia espaloitik.
-
Abandoibarra Euskalduna zubitik.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
- Bilboko itsasadarra
- Bilboko itsasadarreko zubiak
- Euskalduna ontziola
- Deustuko Doneperiaga
- Abando (auzoa)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]