BMX Bandits (filma)
BMX Bandits (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1983 |
Izenburua | BMX Bandits |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Australia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, krimenezko filma eta Kirol-zinema |
Iraupena | 87 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Australia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Brian Trenchard-Smith (en) |
Gidoigilea(k) | Russell Hagg (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Tom Broadbridge (en) |
Argazki-zuzendaria | John Seale |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Sydney |
Historia | |
Nominazioak | |
BMX Bandits edota Short Wave, 1983ko Brian Trenchard-Smith ingeles-australiar zinema zuzendariak zuzendutako abenturazko krimen drama film bat da. Nicole Kidman, Bryan Marshall, Angelo D'Angelo, James Lugton eta David Argue aktoreek antzeztu zuten.
1980ko hamarkadan modan egon ziren BMX txirrinduak leku askotan garaiko haur eta nerabeen artean ezagun egiten lagundu zuen filma da, tartean Euskal Herrian. Gaur egun aski ospetsua den eta garai hartan nerabe ezezagun bat besterik ez zen Nicole Kidman aktorearen lehenbiziko papaer protagonista ere izan zen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Australia, Sydney hiria. Buruzagiaren (Bryan Marshall) gidaritzapeko lapur talde batek furgoi blindatu bateko dirua arrakastaz lapurtu berri du. Whitey (David Argue) eta Moustache (John Ley) taldekide baldarrak walkie talkien bidez poliziaren irrati frekuentzia entzutea lortuko dute, haiengandik ihes egiteko asmoz, baina PJ (Angelo D'Angelo), Goose (James Lugton) eta Judy (Nicole Kidman) BMX txirrinduzale nerabeek lapurrei aurre egingo diete.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nicole Kidman: Judy
- Angelo D'Angelo: PJ
- James Lugton: Goose
- Bryan Marshall: Buruzagia
- David Argue: Whitey
- John Ley: Moustache
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)