Babes-errekurtso (Espainia)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sarrera [1][2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pentsamolde iusnaturalistaren ondorio den liberalismo klasikoaren tesiaren aurrean, eskubideak eta askatasunak Estatuaren nahiaren muga absolututzat hartzen zituen, eta Estatua existitu baino lehenagokotzat, gure Konstituzioak, bigarren gerraosteko Konstituzioekin bat etorriz, bere testuan aitortutako eskubideak bermatzeko sistema konplexu bat aurreikusi du. Izan ere, eskubide baten aitorpen konstituzionala nahikoa zen garaiotatik urrun, gaur egun normalean onartzen da eskubide batek juridikoki baliozkoa dela eskubide horren bermeak, besteak beste, Pérez Serrano maisuak adierazten zuen bezala. Horregatik, beharrezkoa da ahalik eta maila gorenean mekanismo juridikoak ezartzea, oinarrizko eskubideen eraginkortasuna bermatzeko.

Izan ere, gure Oinarrizko Arauak I. Tituluan – "oinarrizko eskubide eta betebeharrei" buruzkoan – Laugarren Kapitulu bat sartzen du, "Oinarrizko askatasun eta eskubideen bermeak" izenburupean, Konstituzioaren testuan aitortutako eskubideak babesteko sistema hiru mailatan artikulatuz. Konstituzioan ezarritako berme juridikoen intentsitate handiagoaren edo txikiagoaren arabera, Konstituzioaren sistematikari jarraiki, eskubideen eta askatasunen sailkapen hirukoitz bat egiten da. Izan ere, babes helegitea azaltzeko bakarrik lehenengo sailkapena da adierazgarria non,  I. tituluko ("Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak", 15.etik 29.era bitarteko artikuluak) 14. artikuluan eta bigarren kapituluko lehenengo atalean aitortutako eskubide eta askatasunak eta EKren 30. artikuluko kontzientzia-eragozpena, epaileen babesa eta konstituzio-babesa dituzte.

Konstituzio Babesa [2][1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konstituzio-babesa Konstituzio Auzitegiak gauzatzen du, babes helegiteen bitartez, eta hau 53. artikuluan arautuko litzateke.

Aipaturiko helegitearen bidez, Konstituzio Auzitegiari eskubidearen babesa eskatzen zaio, dagokionean, errekurtso-jartzailearen ustez zapaldua izan den oinarrizko eskubidea berrezartzeko.   Bi zeregin du helegiteak: Oinarrizko eskubideen defentsarako barne antolamenduan dagoen azken bidea izatea eta eskubideen inguruko konstituziozkotasuna eguneratzeko tresna objektiboa izate.

Beraz, EKren 14. art. eta 30. art. bitartean onartzen ez diren eskubideak, teorian, ezin dira babes-helegitearen bidez defendatu,  Konstituzio Auzitegiak behin eta berriro adierazi du hori. Hala ere, azken urteotan eskubideen defentsan ari diren auzitegiek eskubide batzuen babesa onartu dute oinarrizkotzat hartzen diren eskubideen eduki moduan.  

Horren adibide, KAE 16/2004, otsailaren 23koa, non Espainiako KA hasi zen ingurumenaren babesa onartzen beste eskubide batzuen barruko edukitzat hartuta —bizia eta osotasun fisikoa, intimitatea, etxebizitzaren bortxaezintasuna, edota gizakiaren duintasun bera —.

Bestalde, ikusi denez, babes-helegitearen bidez ezin dira herri aginteek egindako urratzeak baino salatu, horrela xedatzen da KALOren 41.2 artikuluan:

Konstituziozko babes-helegitea dela eta, hiritar guztiak babesten dira, lege honetan xedatzen den eran, aurreko artikuluan aipatzen diren eskubide eta askatasunen urratzeetatik, hauen iturria Estatuko, autonomia erkidegoetako herri-aginteak edo gainerako herri erakundeak bai lurralde-izaerakoak, korporaziozkoak edo erakunde-izaerakoak, edo hauen funtzionario edo agenteak egindako xedapen, lege-egintza edo egintza sinpleetan dagoenean.

"Herri-aginte" adigaia modu zabalean hartu du KAk, noizbait "herri aginte"-tzat bitariko izaera duten erakundeak (herri-izaera eta pribatua) hartu ditu, bere azterketan kontuan izan du erakundeak "aginte" gisa jardun duen ala ez.

Urratze horiek ikustea, dakigunez, epaitzeko aginteari (auzitegi arruntei) dagokio, baina Konstituzio Auzitegiak, KALOren 41. eta 44. artikuluei eman dien interpretazio zabala dela eta, partikularren egintzetatik sortzen diren eskubideen urratzeak ere fiskalizatzen ditu.

Honako arrazoibide hau jarraitu du horretarako: eskubideen urratzeen kontra erreakzionatzea, urratzeak partikularren arteko harremanetatik sortzen direnean, ohiko epaile eta auzitegien gauza da; epaile eta auzitegi horiek, alabaina, urratze horiek ikusten ez badituzte, orduan, eurek urratzen dituzte eskubideak eta askatasunak; eta epaile eta auzitegiak herri-aginteak direnez, zilegi da haien aurka joatea babes-helegitearen bitartez. Horrela, Konstituzio Auzitegiak oinarrizko eskubideak babesten ditu bai herri-aginteen urratzeetatik eta baita partikularrenetatik ere.

Bidezkotasuna [1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Babes-helegitea aurkezteko bidezkotasuna dute: Bidezko interesa duen edozein zuzenbidezko edo izatezko pertsonek; Herriaren Defendatzaileek eta Ministerio fiskalek.

Ildo beretik, bidezko interesa modu zabalean interpretatu du KAk, eskatu duen gauza bakarra izan da errekurrituriko egintzaren ondorio zuzena jasotzea.  

Hori bai, KAk, behin eta berriro errepikatu du, aurreko auzibideetan alde izatea nahitaezko baldintza izanik ez dela bakarra. Egoera , beharrezkoa dela helegitearen jartzailea ustez bortxatua izan den oinarrizko eskubideari buruzko zuzenbide-egoera material ezagun batean aurkitzea. hori ezin lot daiteke eskubideak babesteko interes orokorrarekin, interes jakin eta kualifikatuarekin baizik. Hau helegitean eskatzen den eskubidearen tituluduna izatean egoten ohi da.

Subsidiariotasun Printzipioa [1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin eta berriz gogoarazi du Konstituzio Auzitegiak, babes-helegitea eskubide eta askatasunak babesteko baliabide subsidiarioa dela. Konstituzio Auzitegiak babes-helegitearen bitartez duen esku-sartzea apartekoa eta azken burukoa da.

Lau baldintza bete behar dira babes-helegitea aurkezteko:

  • Aurrena, Konstituzio Auzitegiaren aurrera babesaren bila joateko ohiko bide guztiek amaituta egon behar dutela.
  • Bigarrena: "alde izatea epaileen aurreko auzian"
  • Hirugarrena, subsidiariotasun-printzipiotik dator: ustez urratu den eskubidea, aurrez epaile baten aurrean alegatua izatea
  • Laugarrena, KALOren azken erreformatik datorrena, babes eskaeraren izaera objektibotik dator: gaur egun helegiteak justifikatu behar du KAren erabakiaren beharra kasuak duen konstituzio eraginean. Eragin hori frogatzen da: Konstituzioaren interpretazioan; edo Konstituzioaren aplikazioan edo eraginkortasunean duen garrantziagatik; edota oinarrizko eskubideen edukia edo helmena zehazteko denean

Epeak [1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epeari dagokioenez, bi kasu ematen dira: hiru hilabeteko epea, lege-baliorik gabeko egintzen kontrakoa denean: Hauek Estatuko edo autonomia erkidegoetako legegilearengandik datozenean. Bestetik, 30 egun  Babes-helegitea gobernuaren, autonomia erkidegoen gobernuen edo edozein herri-administrazioren egintzen kontra edo hauen funtzionario edo agenteen egintzen kontra denean: Babes-helegitea, epaitzeko organoen egite edo ez-egiteen kontra denean.

Era berean, KALOtik kanpo, babes-helegite hauek aurreikusten dira: Kongresuko Mahaiak hartu duen erabakiaren kontrako babes helegitea, erabaki hau legegintzako herri- ekimenaren bidez planteatu den lege-proposamen bat ez onartzea izan denean. Horretaz gain, hauteskundeetan plantea daitezkeen babes-helegiteak (HEOLOren 49.3 eta 114. artikuluetan) ere daude. Helegite hauek hauteskunde-lantaldeak hautagaiei eta hautagai hautatuei buruz emandako erabakien kontra aurreikusita daude; dagozkien auzi prozedurak agortu ondoren plantea daitezke eta hauteskundeekiko auzi-prozeduren izena daramate; babes helegite hauen apartekotasuna epeen laburtasunean datza: bi egun hautagaien aldarrikapenean eta hiru hautatuenean; eta KAk hiru egun eta hamabost ditu, hurrenez hurren, epaia emateko.

Jardunbidea [1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Babes-helegitea erabakitzeko KAren jardunbideak bi aldi izaten ditu: Aurreneko aldia onartze-aldia da.

Egun, KALOren azken erreformarekin, babes helegitea onartzeko jardunbidea irauli edo alderantzikatu egiten da, hots, aztertuko direnak onartze-arrazoiak izango dira, eta horien konstituzioeragin motibatua. Hau da, helegitea objektiboa egin da, KArentzat, eskubideen babesle moduan, garrantzia duena ez da gizabanakoaren eskubideen urratzea izango, baizik eta oinarrizko eskubideei dagokien interpretazioaren eta gauzatzearen egoera orokorra zuzenbide antolamenduan gainbegiratzea. Ohiko epaitzeko agintariei dagokie interes subjektiboen defentsa, KA beste esparru batean kokatzen da: oinarrizko eskubideen babesa zuzenbide ondasun objektiboa den esparruan, Estatuari berari eta gizarteari berari ondo egitea interesatzen zaien esparru horretan.

KALOren 50. art. berriaren arabera: Babes-helegitea izapidetzea onartzeari buruzko erabaki bat hartu beharko da. Aretoak, aho batez, eta probidentziaren bidez, helegitea osorik edo zatiz onartzea erabakiko du honako betekizun hauek guztiak betetzen badira, ez bestela:  Izapidetzea onartzeko ahobatezkotasunik ez bada, nahiz eta gehiengoaren adostasuna lortu, dagokion gelaren esku utziko du aretoak erabakia, hark ebatz dezan.

Horretaz gain, babeserako bidea egongo dela uste da honako kasuetan:

  1. Ez dagoenean KAren doktrinarik planteatzen den arazoari buruz
  2. KAk bere doktrina aldatzeko edo argitzeko aukera ikusten duenean, bere gogoetarengatik, edo arau aldaketa egon delako, edota oinarrizko eskubideen babeserako nazioarteko erakundeen doktrina aldatu delako
  3. Eskubidearen urratzea legetik edo arau orokor batetik datorrenean
  4. Eskubidearen urratzea lege baten epaileen ohiko interpretaziotik datorrenean, betiere interpretazio hori oinarrizko eskubidearen kontra doanean
  5. Ohiko epaileek ez dutenean betetzen KAren doktrina, oro har, edo batzuetan bai eta besteetan ez.
  6. Ohiko auzitegiak ez duenean betetzen KAren doktrina
  7. Auziak, aurrean ikusitako kasuetan egon barik, garrantzizko zuzenbide arazo orokorra planteatzen duenean, horren gizarte eta ekonomia ondorioak direla eta, edo politika ondorioak direla eta.

Aipatu diren arrazoi horietariko bat gutxienez adierazi eta arrazoitu behar da babes helegitean, Auzitegian onartua izateko. Ez badago Auzitegiak ezin du bere kabuz atera gainerako zuzenbideargudioetatik, eta ezetsi egingo du babes eskaera, ez dituelako betetzen KALOren eskakizunak.

Babes Epaiak [1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Babes-epaiek eduki bikoitza izan dezakete: eskaera osorik edo zatika onartzekoa; edo  ez onartzekoa.  Epaiaren ondorioak hauek dira:  Aurkatutako egintza edo erabakiaren deuseztasuna adieraztea.  Urratutako eskubide edo askatasuna onartzea Helegitearen aurkezlea eskubidearen osotasunean berriro jartzea, horretarako behar diren neurriak hartuz.

Bukatzeko, aintzat hartu behar da 15/2015 legearen onarpenaren bitartez, KALO erreformatu egin zela, besteak beste 92. Artikuluari  idazketa berria emanez. Idazketa berriarekin “titulu betearazlea” eman nahi izan zitzaien Konstituzio Auzitegiaren erresoluzio ezberdinei, eta horretarako, Auzitegi Konstituzionalari ahalmena eman zitzaion, besteak beste, bere epai eta erresoluzioak betetzeari uko egiten zaion kasuetan. Hau da, KAri ahalmen edo botereak handitu zitzaizikon; 3000 eta 30.000 euro bitarteko isunak jartzeko, autoritate eta enplegatu publikoak suspenditzeko, Espainiako Gobernuari ordezko betearazpena exijitzeko…

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g Astola, Jasone. Konstituzio Zuzenbidea III Eskuliburua. .
  2. a b «Índice sistemático - Constitución española» app.congreso.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]