Bacillus megaterium
Bacillus megaterium | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Bacteria |
Filuma | Firmicutes |
Klasea | Bacilli |
Ordena | Bacillales |
Familia | Bacillaceae |
Generoa | Bacillus |
Espeziea | Bacillus megaterium de Bary (en), 1884 |
Datu orokorrak | |
Gram tindaketa | Grampositibo |
Bacillus megaterium Bacillus generoko bakterioa da. Bakterio handienetariko bat da, hortik bere izena (megaterium-ek, grezieraz, "pizti handia" esan nahi du).
Bazilo itxurakoa, 4 µm-ko luzera du, eta 2 µm-ko zabalera. Aerobio hertsia da eta katalasa (+). Bacillus guztien antzera, endosporak sortzeko gaitasuna du. Mesofiloa da eta kate luzeak eratzen ditu zelula bakunak lotzen direnean.
Lorzuroan bizi da eta ez da giza patogenoa.
Fosforoaren zikloan zeregin garrantzitsua betetzen du, fosforo organikoa mineralizatzen duenean. Mineralizatutako fosforoa (fosforo inorganikoa) da landareek beren hazkuntzarako hartzen dutena.
Bakterio honen andui batzuek nitrogenoa finkatzeko ahalmena dute [1].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Bacillus megaterium Control Bio