Edukira joan

Badalab

Wikipedia, Entziklopedia askea
Badalab
Datuak
MotaLaborategia
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Honen parteGipuzkoako Foru Aldundia eta euskalgintza
Historia
Sorrera2021
webgune ofiziala

Badalab Hizkuntza eta Gizarte Berrikuntzarako Laborategia da. Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz kanpainaren barruan sortu du euskararen munduko eragileekin batera lan eginez 2021ean. Errenteriako Torrekua eraikinean ireki zuen egoitza 2022ko uztailean.

Bere helburua da erreferentzia gune bihurtzea euskara biziberritzeko eta hiztunen arteko berdintasuna sustatzeko garaian. Bere xede nagusia, aldiz, euskararen biziberritze prozesuan berrikuntza eta esperimentazioaren aldagaiak txertatzea da, eta, modu berean, baita euskararentzat aukera berriak identifikatu eta horietan eragitea ere[1]. Baita ere, garrantzia izango du hizkuntza teknologiarekin esperimentatzeak.

Horrela, hiru emaitza nagusi lortu nahi dira proiektu honekin:

  1. Euskara indartuko duen ekosistema bat sortzea
  2. Prototipo eta gizarte proposamen ausartak gauzatzea
  3. Narratiba berriak eta euskarazko bizipen berriak sorraraztea formatu eta testuinguru anitz eta digitaletan.[2]
Joxepa Antoni Aranberri anitzenea eraikineko sarrera

Badalab laborategia Errenteriako Madalena kaleko 27. zenbakian dago kokatua, Joxepa Antoni Aranberri anitzenea erikineko bigarren eta hirugarren solairuetan.

Eraikina Errenteriako Udalarena da, eta SOS Arrazakeria eta Lau Haizetara elkarteekin elkarbanetzen dute.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]