Baden (Argovia)
| Baden | |||
|---|---|---|---|
| Suitzako udalerria | |||
| Administrazioa | |||
| Estatu | |||
| Suitzako kantonamendua | |||
| List of districts of the canton of Aargau | Baden barrutia | ||
| Izen ofiziala | Baden Baden | ||
| Posta kodea | 5400 eta 5404 | ||
| Udalerri kodea | 4021 | ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 47°28′22″N 8°18′29″E / 47.47291°N 8.30799°E | ||
![]() | |||
| Azalera | 14,72 km² | ||
| Altitudea | 381 m eta 422 m | ||
| Mugakideak | Fislisbach, Birmenstorf (AG), Gebenstorf, Turgi, Obersiggenthal, Ennetbaden, Wettingen eta Neuenhof | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 18.522 (2012ko abenduaren 31) 19.122 (2016ko abenduaren 31) 19.175 (2017ko abenduaren 31) 19.340 (2018ko abenduaren 31) 3.159 (1850) 6.489 (1900) 10.624 (1930) 12.127 (1950) 14.553 (1960) 16.270 (2000) 23.853 (2024ko abenduaren 31) 24.012 (2025eko abenduaren 31) | ||
| Dentsitatea | 1.258 bizt/km² | ||
| Informazio gehigarria | |||
| Telefono aurrizkia | 056 | ||
| Hiri senidetuak | Sighișoara | ||
| Matrikula | AG | ||
| Hizkuntza ofiziala | Swiss Standard German (en) | ||
| baden.ch | |||
- Artikulu hau Suitzako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baden (argipena)».
Baden, Suitzako udalerria, Argovia kantonamenduan. Limmat ibaiaren mendebaldeko ertzean dago, Zurichetik 25 km ipar-mendebaldera. Udalerri mugakide hauek ditu: Obersiggenthal, Ennetbaden, Wettingen, Neuenhof, Fislisbach, Birmenstorf, Gebenstorf, Mellingen eta Turgi.
Ur bero sufreduneko iturriak ditu, jada Tazito historialari erromatarrak aipatuak (Aquae Helveticae), eta XV. eta XVI. mendeetan modan egon zirenak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Stein gaztelua, habsburgotarren gotorlekua, 1415ean suntsitu zuten, eta 1712an ere bai. Baden, eta Argoviako kantonamendu osoa, suitzar konfederatuek bereganatu zuten, eta bertan ezarri zuten Dieta Federala 1492 eta 1712 bitartean. Bitarte horretan, Suitzako hiriburutza izan zuen, ofizialki hiriburu izendatuta ez bazegoen ere.
1714an, hirian sinatu zen Badengo hitzarmena. Frantziaren eta Inperio Santuaren arteko gerrari amaia eman ziona.
Badengo kantonamenduaren hiriburua izan zen 1798tik 1803 arte, orduan Argoviako kantonamendua sortu baitzen.
