Zürich

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Zürich
Suitza Suitzako udalerria
Zuerich Fraumuenster St Peter.jpg
Zurich-coat of arms.svg
Administrazioa
Herrialdea  Suitza
Kantonamendua  Zürich
Barrutia Zürich
Udalerria Zürich
Postakodea 8000, 8001, 8002, 8003, 8004, 8005, 8006, 8008, 8032, 8037, 8038, 8041, 8044, 8045, 8046, 8049, 8050, 8051, 8052, 8053, 8055, 8057, 8063, 8064
Suitzako
udal kodea
0261
Geografia
Koordenatuak 47° 22′ 43″ N, 8° 32′ 24″ E / 47.378611111111°N,8.54°E / 47.378611111111; 8.54Koordenatuak: 47° 22′ 43″ N, 8° 32′ 24″ E / 47.378611111111°N,8.54°E / 47.378611111111; 8.54
285px
Zürich hemen kokatua: Suitza
Zürich
Zürich
Garaiera 408 metro m.
Eremua 87,93 km²
Demografia
Biztanleria 391.359 biztanle
Dentsitatea 4.450,8 bizt/km²
Bestelako informazioa
Hizkuntza ofiziala aleman
Telefono aurrizkia 043, 044
Ordu-eremua UTC+01:00, UTC+02:00
Webgune ofiziala

Zürich (Suitzako alemanez, Züri, italieraz, Zurigo, erromantxeraz, Turitg) Suitzako hiririk handiena da. Herrialdearen iparraldean dago, eta izen bereko kantonamenduko hiriburua ere bada.

Hiriaren izena Turus izen zeltiarretik ei dator. Alemana da hiritar gehienen hizkuntza.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas mailatik 408 metrora dago, izen bereko lakuaren ondoan.

Sihl eta Limmat ibaiek zeharkatzen dute (hirian bertan elkartzen dira).

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Zürich (1961–1990))
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.0 4.5 8.8 13.2 17.9 21.2 23.6 22.7 19.5 13.7 7.0 3.1 13.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -4.1 -3.2 -0.7 2.5 6.4 9.7 11.6 11.2 8.5 4.9 0.2 -2.8 3.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 67 68 68 78 96 115 106 121 83 70 84 74 1031
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.9 9.5 10.9 11.6 12.4 12.2 11.2 11.5 8.4 8.0 10.1 10.4 127.1
Eguzki orduak 35 69 115 144 176 191 223 195 155 92 49 31 1475
Hezetasuna (%) 86.0 81.5 75.5 72.8 72.4 72.9 72.2 75.2 78.9 84.9 85.4 86.1 78.7
Iturria: MeteoSchweiz[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zürichen 1884ko ikuspegia.

Helvetiarrek gotorleku bat egin zuten gaurko finkalekuan, eta Dur (ura) izena jarri zioten. K. a. 58. urtean, erromatarren eskuetara pasatu zen, Turicum izenaz. Aduana bat jarri zuten, eta IV. mendean gotorleku bihurtu. Gero, germaniarrak eta frankoak sartu ziren, eta erregeren bizileku bihurtu zuten. Luis Germaniarra erregeak monasterio beneditar bat, Fraumünster, eraiki zuen han (853an), eta monasterio horrek gobernatu zuen hiria hainbat urtetan.

XIII. mendean, monasterioaren aginpidetik askatu zen Zürich, eta merkataritzak indar handia hartu zuen orduan. 1292an, habsburgotarren kontrako gudua galdu, eta Suitzako Konfederazioan sartu behar izan zuen. 1336an, Rudolf Brunen matxinadak aginpiderako bidea ireki zien eskulangileei, zaldunen eta aitoren semeen kaltetan. 1400ean, hiriak burujabetza erosi zion enperadoreari. 1439. urtean, Alter Zürich Krieg (Zurich Zaharreko Gerra) piztu zen, eta 1450era arte iraun zuen. Urte hartan bertan, Zürich Suitzako Konfederaziora itzuli zen berriz, austriarren laguntzarekin.

XVI. mendean, burgesiaren indarra areagotu egin zen Zwingliren erlijio-eraberritzearekin. Austriaren merkataritza-bidea hautsi bazen ere, zetaren industria eraberritu eta kotoiarena sartu zen Zürichen, Ingalaterrako, Locarnoko eta Frantziako protestante atzerriratuei esker. Frantziako Iraultzaren eraginez, herrietako eta hiriko biztanleek eskubide berak izatea lortu zuten.

1830eko Nekazarien Matxinadak konstituzio liberala bultzatu zuen (1869). XIX. mendean, hiria aberastuz joan zen, Europako finantza-hiri garrantzitsuenetako bat bihurtu zen arte. Horretan lagungarri izan ziren unibertsitatea (1833) eta politeknikoa (1855).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirigunearen ikuspegia, hondoan lau eliza nagusiak eta Albis dituela

XIII. mendeaz geroztik, merkataritza-leku garrantzitsua da Zürich. Eskulanek ere (kotoia, zeta) tradizio handia izan dute beti.

Ekonomia-aldetik, garrantzi handia du Zürichek mundu osoan. Kapital ugari bildu zen bertara, eta finantza-hiri ahaltsu bihurtu zen. Han dute egoitza nagusia hainbat bankuk eta aseguru-etxek. Turismoak garrantzi handia du.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko parte zaharrean, kale estuetako antzinako eraikuntzak ondo gorde dira. Parte zaharraren inguruan eraiki dira auzune berriak.

Grossmünster (katedrala), Fraumünster eta St.Peter dira Züricheko eliza nagusiak.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemana da biztanle gehienen (ia % 78aren) hizkuntza nagusia, eta albaniera (% 5,8) eta italiera (% 4,7) dira bigarren eta hirugarren mintzatuenak.

Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zürichtar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

James Joyce, Max Frisch eta Elias Canetti idazleak hiri honetan hil ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zürich Aldatu lotura Wikidatan