Baieta (garbiketa)
- Artikulu hau sukaldeko garbiketako zapiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baieta (argipena)».
Baieta (garbiketa) | |
---|---|
Mihiseria | |
Baieta[1] edo multzo (moltzo edo moltso eran jasoa euskarazko lexikografian)[2] [3] likidoak xurgatzeko propietatea duten zenbait ehunekin (oro har kotoiarekin edo mikrozuntzekin) egindako oihal bati deritzo. Baietak gainazal leun zenbait garbitzeko erabiltzen diren oihalak dira, garbiketa- edo desinfektatzaile-produktu bat gehituz edo soberan dagoen ura biltzeko erabiltzen direnak.
Baietak sukalde-gainekoak, harraskak, baxerako piezak, komunak, azulejuak, mahaiak eta abar garbitzeko erabiltzen dira. Oro har, erabilera anitzeko baietak izaten dira, askotariko materialetarako erabiltzen direnak: plastikoa, metala, zeramika, eta abar. Hala ere, azalera jakin batzuetarako eredu zehatzak daude, hala nola kristaletarako edo automobilen karrozerietarako.