Desinfekzio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Desinfekzioa eragile fisiko edo kimikoen bitartez produktu baten mikroorganismo patogenoen suntsiketa prozesua da. Esterilizazioarekin alderatuta, desinfekzioa murritzagoa da, ez baitu mikrobio guztiak suntsitzen, mikrobio patogenoak bakarrik baizik.

Desinfekzioa prozesu prebentiboa da, infekzioa ekiditen duena. Desinfekzioa burutzen duten eragileak desinfektatzaileak dira.

Desinfekzioa bi modutan garatu daiteke:

  • mikrobioen hazkundea galarazten. Eragin bakteriostatikoz edo mikrobiostatikoz hitz egiten da kasu honetan. Mikrobio patogenoak ez dira suntsitzen, baina haien hazkundea ekiditen da.
  • mikrobioen suntsiketa eragiten. Eragin bakterizidaz edo mikrobiozidaz hitz egiten da mikrobioak hiltzen direnean.

Desinfektatzaile ohikoenen artean honako hauek aipatu daitezke:

  • bero hezea: pasteurizazio izeneko prozesuan erabiltzen da. Prozesu horrekin zenbait janaritan (esnean, ardoan...) dauden mikrobio patogenoak suntsitzen dira.
  • kloro eta iodoren eratorriak, proteinen oxidatzaile bortitzak.
  • hidrogeno peroxidoa
  • formaldehidoa
  • amonio koaternarioaren eratorriak (bakterio Gram positiboen aurka eraginkorrak direnak)


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]