Bainu-etxola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bainu-etxola
Gurdia, Gailua eta etxola

Bainu-etxola edo kaxeta gurdi itxurako bainurako kabina edo kaseta bat zen XIX. eta XX. mendearen lehen erdian erabili izan zena. Jantziz aldatzen eta hondartzatik itsasoko uretara zuzenean joatea ahalbidetzen zuen, Victoriar garaiko arau moralak hautsi gabe, inori gorputzik erakitsi gabe, eta alde horretatik, emakumezkoek gehiago erabiltzen zituzten (baina gizonezkoek ere bai).[1]

Gehienak egurrez eraikita zeuden, baina batzuk mihisezko hormak zituzten egurrezko marko baten gainean. Mandoz, zaldiz edo idiz tiraka iristen ziren uretara ohikoan.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko hondartza batzuetan ere ezagun egin ziren. Donostiako Kontxan ohikoak izan ziren XIX. mendeko bigarren erditik aurrera, eta bat bereziki nabarmena izan zen, errege-erreginen bainu-etxola, errailen gainean mekanikoki eta lurrin-indarrez jaisten zena uretera.

Zumaiako Itzurun hondartzan ere asko erabili izan ziren, eta kaxeta esaten zieten bertan.[2] 1930eko hamarkadaren jasieran 15 kaxeta enkargau ziren ontziola batean, lau luxuzkoak eta 11 arruntak. Kanpotik zuriak ziren eta barrutik berdeak, garai hartako oftalmologoek kolore hori gomendatzen zutelako begiei atsedena emateko. Baserritar bat enkargatzen zen idi eta behiak gobernatzeaz, eta udako denboraldia amaitzea Arrangoleta aldean gordetzen omen zituzten, hiltegi inguruan (oraingo Algorri interpretazio zentroaren aurrean).


Donostiako bainu-etxola bat, atzean errege-erreginena ikusten delarik. Eskuinean, Itzurungo kaxetak 1918an. Donostiako bainu-etxola bat, atzean errege-erreginena ikusten delarik. Eskuinean, Itzurungo kaxetak 1918an.
Donostiako bainu-etxola bat, atzean errege-erreginena ikusten delarik. Eskuinean, Itzurungo kaxetak 1918an.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Byrde, Penelope. (1987-01-01). «‘That Frightful Unbecoming Dress’ Clothes for Spa Bathing at Bath» Costume 21 (1): 44–56.  doi:10.1179/cos.1987.21.1.44. ISSN 0590-8876. (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
  2. «Zumaiako hitz bereziak: KAXETA -» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]