Bainuontziaren kurba

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Akatsen teoria

Bainuontziaren kurba, sistema edo makina batek, bere bizitza erabilgarrian gertatutako akatsak irudikatzen dituen grafika bat da. Bere izena, luzetara moztutako bainuontzi baten forma duelako hartzen du. Hiru zati bereizten da kurba honetan:

  • hasierako akatsak, non denborarekin laster jaisten den akats tasa handi bat izaten den. Akats hauek, arrazoi ezberdinengatik eman daitezke, akatsdun ekipoak, zuzenak ez diren instalakuntzak, ekipoaren diseinuan akatsak, langileek ekipoa ez ezagutzea edo prozedura egokiena ez ezagutzea kasu.
  • akats arruntak, non akats tasa txikiagoa eta iraunkorragoa den. Akatsak ez dira ekipoari dagozkion arrazoiengatik, baizik eta ausazko kanpo arrazoiengatik. Arrazoi hauek, halabeharrezko istripuak, operazio okerra, baldintza desegokiak eta beste batzuk izan daitezke.
  • higadura akatsak, non akats tasa azkar igotzen den. Akatsak, ekipoaren higadura naturalagatik gertatzen dira, denboraren igaroagatik.