Makina

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Tornuak materialei forma emateko erabiltzen diren makinak dira.

Makinak gure edozein jarduera modu errazagoan egiteko erabiltzen ditugun objektuak dira.

Makinek modu askotan laguntzen digute. Adibidez, guraizeekin papera erraz eta azkar mozten dugu. Telefonoari esker, momentuan komunikatzen gara munduko beste leku batean dagoen norbaitekin.

Orokorrean, makinei esker, indarra eta denbora aurrezten ditugu.

Makina lana bat egiteko erabiltzen den osagai edo tresna multzo egituratu bat da, horretarako energia baliatzen duena. Makina bateko osagaiak mekanikoak, neumatikoak, hidraulikoak, elektrikoak nahiz elektronikoak izan daitezke. Makinak finkoak (tornu bat, esaterako) zein mugikorrak (lokomotora eta bizikleta, esaterako) izan daitezke.

Oinarrizko sailkapen baten arabera, makinak bakunak (atal finko batzuei lotutako gorputz trinko bakarrekoak: palanka, tornua, etab.) eta konposatuak (makina bakunez osatuak: transfer makinak, etab.) izan daitezke.

Makinen erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Indarra egitea: Lehenengo makinak indar handiagoa egiteko edo indarra hobeto egiteko erabili ziren. Adibidez, mailua eta zulagailua.
  • Garraiatzea: Makinekin pertsonak nahiz salgaiak garraiatzen dira. Adibidez, bizikleta eta kamioia.
  • Berotzea eta hoztea: Makina hauei esker gure etxeak erosoagoak dira. Adibidez, hozgailua eta sukaldea.
  • Komunikatzea: Telefonoek, finkoek zein mugikorrek, erabat aldatu dute gure bizimodua.
  • Informazioa erabiltzea: Batez ere ordenagailuek egiten dute; baina kamerek eta beste makina batzuek ere.

Energia eta makinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makina guztiek energia erabiltzen dute; zenbait iturritatik lortutako energia izaten da.

Makina batzuek pertsonek eragindako energiari esker funtzionatzen dute; esaterako, bihurkinek eta orgatilek.

Beste batzuek, berriz, beste energia-iturri batzuekin funtzionatzen dute. Erabilienak energia elektrikoa eta erregaien energia dira. Beste iturri batzuk ere erabiltzen dira, hala nola urarena eta haizearena -adibidez, errotetan-.

Erremintak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreminta deritzegu lanbide batean lanerako erabiltzen diren makinei. Oso sinpleak izan daitezke, hala nola guraizeak, edota oso konplexuak, hala nola ordenagailuak eta hondeatzaileak.

Makina motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makina sinpleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makina sinpleak pieza batez edo gutxi batzuez osatuta daude. Makina horiek pertsonen ernergiari esker funtzionatzen dute, eta egiten dugun indarra aldatzen dute, gure lana errazteko.

Makina sinple ohikoenak polea, plano inklinatua eta palanka dira.

Makina konposatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makina konposatuak elementu askoz osatuta daude. Elementu horiei eragile deritze. Adibidez, bizikleta.

Makina askotan, badira beste eragile batzuk ere; motorrak, elektrikoak nahiz erregaiekin funtzionatzen dutenak; eta engranajeak, motorrari mugimendua transmititzen dioten gurpil horzdunen multzoak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.