Bakailao gazitu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bakailao idorra» orritik birbideratua)
Bakailao gazitu
dried and salted cod (en) Itzuli
Osagaiakcod as food (en) Itzuli

Bakailao gazitua[1], bakailao lehorra edo bakailao idorra[2] bakailao forma prozesatua da, gatz (gazitu) bidez lehortzean datzana. Teknika horren ondorioz, leku lehor batean gorde daiteke zenbait hilabetez. Horretarako arrainik preziatuena gadus morhua espeziea da.[3] Bakailao onduaren pieza honek forma ia triangeluarra du. Bakailao mota hau hainbat herrialdetako gastronomietan dago eskuragarri, hala nola Euskal Herrian, Espainian, Italian (baccalà), Norvegian (klippfisk/clipfish) eta Portugalen (bacalhau). Hala ere, Portugal da, ziur asko, prestaketa hau gehien miresten duen herrialdea; izan ere, han bakailaoa plater nazionala da. Oso ohikoa da arrain hau abadirarekin nahastea, are gehiago gazitan ere prestatzen denean. Munduko bakailao-kontsumitzaile handiena Portugal da,[4] eta, txikia izan arren, urtean 60 tona bakailao inguru kontsumitzen ditu gazitan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.