Bakar-joko (taula-jokoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau taula-jokoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bakar-joko (argipena)».
Bakar-jokoa: irudian jokoaren abiapuntua agertzen da. Bola bakoitzak ondoko beste bola baten gainetik salto egin behar du, hurrengo zulo hutsean jausteko. Amaieran, bola bakarra geratu behar da erdian.

Bakar-jokoa, bere bertsio ezagun eta sinpleenean senku izenez ere ezaguna, buruhausgarri bat da, zuloak dituen taula baten gainean jolasten dena, piezak zulo batetik bestera mugituz. Jokoaren jatorria ez da guztiz ezaguna, baina XVIII. mendeko erreferentzia zuzenak daude.[1]

Bakar-joko horien hasiera berdina da: taulako zulo guztietan pieza bana dago, erdiko zuloan ezik. Piezek salto egiten dute ondoan beste pieza baten gainetik hutsik dagoen hurrengo zulora geratzeko. Gainetik salto egindako pieza erretiratu egiten da. Prozesua behin eta berriz errepikatuz, azkenean taulan pieza bakarra geratzen da, gehienetan azken pieza erdian utziz. Jokoak aldaera zenbait ditu taulako zulo kopurua, zuloek osatzen duten egitura eta hasierako zuloa zein diren.

Bakar-jokoa ebazteko behar diren mugimenduen segida.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Angulo Martin, Patxi. (1997). «Mundu zabaleko jokoak. Jokoen mundu zabala» www.elhuyar.eus (Elhuyar) ISBN 978-84-92457-60-1. (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]