Shogunerri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bakufu» orritik birbideratua)

Shogunerria edo bakufua (japonieraz: 幕府 bakufu?, hitzez hitz, euskaraz: «gobernua denda gainean») Japonian ezarritako gobernu militarra izan zen, etenaldi laburrekin XII. mendearen amaieratik 1868ko Meiji berrezarkuntza arte iraun zuena.

Shogunerriaren buru, shoguna zen, bere atzetik zegoen antolakuntza aparatua, shogunerri ezberdinetan aldatu egin zen bitartean. Hiru shogunerri existitu ziren Japoniako historian:

Izena Aroa Hiriburua Sortzailea Klana
Kamakura shogunerria Kamakura garaia Kamakura Minamoto no Yoritomo Minamoto klana eta Hōjō klana
Ashikaga shogunerria Muromachi garaia Kyoto Ashikaga Takauji Ashikaga klana
Tokugawa shogunerria Edo garaia Edo Tokugawa Ieyasu Tokugawa klana

Kamakura shogunerria, hiru organoz osatua zegoen:

  1. Mandokoroa, administrazioa, finantza eta kanpo politikaz arduratzen zena
  2. Samurai dokoroa, kontu militarrez eta poliziaz arduratzen zena
  3. Monchugoa, kontu juridikoez arduratzen zena eta Justizia Gorte bezala aritzen zena.

Tokugawa shogunerria, bost organoz osatua zegoen:

  1. Tairōa edo Agure handia
  2. Rōjūa edo Agureen Kontseilua
  3. Wakadoshiyoria edo agure gazteen kontseilua
  4. Ōmetsukea edo zentsorea
  5. Machi-bugyōa edo gobernu zibila.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]