Balanitisa (grezierazko βάλανος, «ezkur» hitzetik ekarria) zakileko gaixotasuna da, zakilmokoa inguratzen duen mintzaren hantura. Eritasun hau larria denean infekzioa, zauria eta zornea izaten dira. Garbitasun ezak, diabetesak eta sexu eritasunek sortzen dute. Balanitisa sendatzeko ezinbestekoa da garbitasuna.