Edukira joan

Baldintza estandar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau presio- eta tenperatura-baldintza estandar buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baldintza estandar».
Ezkerraldean, Kelvinetan eta Celsius gradutan tenperatura neurtzen duen termometro bat. Eskuinaldean, Sopot hirian, Polonian, kalean dagoen barometro bat, presioa neurtzeko.

Presio- eta tenperatura-baldintza estandarrak laborategian egiten diren neurketa esperimentaletarako presio atmosferikoaren eta tenperaturaren baldintza normalizatuak dira. Neurtutako datu-multzo desberdinen arteko konparaketak egitea ahalbidetzen dute. Hala ere, ez dago adostasunik estandar gisa ezarritako balioei buruz. Izan ere, erakunde bakoitzak bere izendapena eta baldintza normalizatuak ezartzen ditu.

Gehien erabiltzen diren baldintza estandarrak Kimika Puru eta Aplikatuko Nazioarteko Batasuna (IUPAC, ingeleseko siglengatik: International Union of Pure and Applied Chemistry) eta Estandar eta Teknologiaren Institutu Nazionalarenak (NIST, ingeleseko siglengatik: National Institute of Standards and Technology) dira.

Kimikan, IUPACek bere Urrezko Liburuan (Terminologia Kimikoko Laburbilduma, 1987, ISBN 0-63201-765-1) honako baldintza estandarrak ezarri zituen: [1]

Termodinamikan, NISTak baldintza hauek ezartzen ditu:

  • Tenperatura: 293,15 K ; 20 °C edo 68 ºF.
  • Presioa: 1 atm ; 98.066,5 Pa ; 0,980665 bar edo 760 mmHg.

Oharra: Kontuan izan Nazioarteko Unitate Sistemako unitateak Kelvina eta pascala direla tenperatura eta presiorako, hurrenez hurren.

Argitalpen tekniko askok (liburuek, aldizkariek, tresneria eta makineriaren iragarkiek) ez dituzte zehazten baldintza estandarren balioak. Gainera, kasu batzuetan, baldintza estandarrak "baldintza normal" termino zaharkituarekin ordezkatzen dira. Arduragabekeria horrek nahasmena eta akatsak sor ditzake. Beraz, jardunbide egokia beti tenperaturaren eta presioaren erreferentzia-baldintzak zehaztea da. Hala ere, adierazten ez badira, giroaren baldintza batzuk suposatzen dira: 1 atm-ko presioa eta 273 K (0 °C).

Erabilera historian zehar

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziako baldintza normalizatuak urteetan zehar aldatuz joan dira.

1918. urtea baino lehen, zientzialari askok tenperatura eta presioaren erreferentziazko baldintza estandarrak zehaztu zituzten gasen bolumenak adierazteko: 15 ºC  (288,15 K; 59 °F) eta 101,325 kPa (1 atm ; 760 Torr).

Urte horietan,  Estatu Batuetako Unitate tradizionalak erabiltzen zituzten profesionalek; oro har, 60 °F  (15,56°C; 288,71 K) eta 14,696 psi (1 atm) hartzen zituzten baldintza estandartzat. Izan ere, balio hauek petrolio- eta gas-industriek ia mundu osoan erabiltzen zituzten.

IUPACen sorrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IUPAC Ginebran, 1919an, sortu zen. IUPACen hasierako helburuak hauek izan ziren:

  • Kimika inorganikoa eta organikoaren nomenklatura sortzea.
  • Masa atomikoen estandarizazioa finkatzea.
  • Konstante fisikoen estandarizazioa zehaztea.
  • Materiaren propietateen berrikuspena egitea.
  • Lanak berrikusteko batzorde bat sortzea.
  • Argitalpen formatuen estandarizazioa egitea.
  • Lanetan erredundantzia saihestea.

IUPACek kimikan erabilgarriagoak ziren baldintza estandarrak ezarri zituen:

  • Tenperatura:            273,15K  (0 °C; 32 ºF)
  • Presioa:                 1 atm (98.066,5 Pa; 760 mmHg)

1982an, IUPACek baldintza estandarrak aldatu zituen: 0 ºC eta 101,325 kPa (1 atm)-ren ordez, 0 °C eta 100 kPa (1 bar) ezarriz.

Laborategiko baldintza estandarrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baldintza estandarrak [2] edo presio- eta tenperatura-baldintza estandarrak presioaren eta tenperaturaren balio estandarizatuak dira. Hauen balioak IUPACen arabera:

  • Tenperatura:            273,15 K (0 °C)
  • Presioa:             100 kPa edo (0,986 atm=1bar)

Baldintza normalak [2] ingurugiroan egoera normal batean dauden baldintzak dira. Baldintza normalen balioak IUPACen arabera:

  • Tenperatura:            298,15 K (25 °C)
  • Presioa:                 100 kPa edo (0,986 atm=1 bar)

Hala ere, laborategiko tenperatura eta presio estandarrak geografiari lotuta daude ezinbestean. Izan ere, munduko toki guztiak desberdinak dira klimari, altitudeari eta lantokiko berokuntza edo hozte sistemaren erabilerari dagokienez. Hori dela eta, erakunde arauemaile bakoitzak saiakuntzen balio estandar espezializatuak ditu. Kimikan, esate baterako, ohikoa da 100 kPa-en ordez 1 atm erabiltzea.

Hona hemen erakunde arauemaileek erabiltzen dituzten baldintza estandarren balioak, taula batean sailkatuta:

Gaur egun erabiltzen diren baldintza estandarrak
Tenperatura Presioa Hezetasuna Erakundea
°C °F kPa mmHg psi inHg %
 
0 32 100 750,06 14,5038 29,530 IUPAC 1982tik[1]
0 32 101,325 760 14,6959 29,921 NIST,[3] ISO 10780,[4] IUPAC 1982ra arte.[1]
15 59 101,325 760 14,6959 29,921 0 ICAOko ISA,[5] ISO 13443,[5] EEA,[5] EGIA[6]
20 68 101,325 760 14,6959 29,921 EPA,[7] NIST.[8][9][10]
22 71.6 101,325 760 14,6959 29,921 20-80 American Association of Physicists in Medicine[11]
25 77 101,325 760 14,6959 29,921 SATP,[12] EPA[13]
20 68 100 750,06 14,5038 29,530 0 CAGI[14]
15 59 100 750,06 14,5038 29,530 SPE[15]
20 68 101,3 760,0 14,69 29,9 50 ISO 5011[16]
20 68 101,33 760,0 14,696 29,92 0 GOST 2939-63
15.56 60 101,33 760,0 14,696 29,92 SPE,[17] AEBko OSHA,[18] SCAQMD[19]
15.56 60 101,6 762 14,73 30 EGIA (Sistema Inperialaren Definizioa)[20]
15.56 60 101,35 760,21 14,7 29,93 DOT (SCF)[21]
15 59 99,99 750 14,503 29,53 78 U.S. Army Standard Metro[22]
15 59 101,33 760,0 14,696 29,92 60 ISO 2314, [23]ISO 3977-2, [24]ASHRAE Fundamentals Handbook[25]
21.11 70 101,3 760,0 14,69 29,9 0 AMCA
15 59 101,3 760,0 14,69 29,9 FAA[26]
20 68 101,325 760 14,6959 29,921 EN 14511-1:2013
15 59 101,325 760 14,6959 29,921 0 ISO 2533:1975[27] ISO 13443:2005,[28] ISO 7504:2015[29]
0 32 101,325 760 14,6959 29,921 0 DIN 1343:1990

Laburdurakː

  • EGIA: Electricity and Gas Inspection Act (Kanadakoa)
  • SATP: Standard Ambient Temperature and Pressure
  • SCF: Standard Cubic Foot

Gas baten bolumen molarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Petrolio-ontzi»

Gas baten bolumen molarra[30] adieraztean, oso garrantzitsua da tenperaturari eta presioari aplikatu beharreko erreferentzia-baldintzak adieraztea. Alegia, gas baten bolumen molarra tenperaturaren eta presioaren baldintza estandarrak ez zehazteak ez du zentzurik, eta nahasmena eragin dezake. Gas idealen legea erabiliz, gas baten bolumen molarra hainbat erreferentzia-baldintza estandarretan kalkula daiteke.

Adibidez:

  • Vm = 8.3145 × 273.15 / 101.325 = 22.414 dm3/mol 0 °C eta 101.325 kPa
  • Vm = 8.3145 × 273.15 / 100.000 = 22.711 dm3/mol 0 °C eta 100 kPa
  • Vm = 8.3145 × 288.15 / 101.325 = 23.645 dm3/mol 15 °C eta 101.325 kPa
  • Vm = 8.3145 × 298.15 / 101.325 = 24.466 dm3/mol 25 °C eta 101.325 kPa
  • Vm = 8.3145 × 298.15 / 100.000 = 24.790 dm3/mol 25 °C eta 100 kPa

Literatura teknikoa nahasia izan daiteke, zenbait kasutan ez delako azaltzen R, gas idealen konstantea, edo Rs, gasen konstante espezifikoa, erabiltzen ari den. Bi konstanteen arteko erlazioa Rs = R / m da, non m gasaren masa molekularra den.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Ingelesez) Chemistry (IUPAC), The International Union of Pure and Applied. (2014ko otsailaren 24an). «IUPAC - STP (S06036)» goldbook.iupac.org.
  2. a b Kimikako Oinarrizko Lexikoa. Euskaltzaindia, 10 or..
  3. (Ingelesez) NIST (1989) Stopping-Power and Range Tables: Electrons, Protons, Helium Ions. 2010eko urriaren 6an.
  4. (Ingelesez) «ISO 10780:1994» ISO.
  5. a b c ISBN 978-0-87819-455-1..
  6. (Ingelesez) «Electricity and Gas Inspection Regulations» web.archive.org 2005-01-03.
  7. "Standards of Performance for New Sources", 40 CFR—Protection of the Environment, Chapter I, Part 60, Section 60.2, 1990.
  8.  doi:10.6028/jres.108.004. PMID 27413592. PMC 4844527..
  9. (Also called NTP, Normal Temperature and Pressure.)
  10. (Ingelesez) «What is the difference between STP and NTP? | Socratic» web.archive.org 2015-11-27.
  11. (Ingelesez) Almond, Peter R.; Biggs, Peter J.; Coursey, B. M.; Hanson, W. F.; Huq, M. Saiful; Nath, Ravinder; Rogers, D. W. O.. (1999). «AAPM's TG-51 protocol for clinical reference dosimetry of high-energy photon and electron beams» Medical Physics 26 (9): 1847–1870.  doi:10.1118/1.598691. ISSN 2473-4209..
  12. (Ingelesez) «CRC Handbook of Chemistry and Physics, 95th Edition [95ed. 978-1-4822-0868-9, 1482208687»] dokumen.pub (kontsulta data: 2024-12-03).
  13. (Ingelesez) «B521vs3.1.pdf» European Environment Agency.
  14. (Ingelesez) «CAGI» web.archive.org 2007-09-02.
  15. (Ingelesez) https://www.spe.org/authors/docs/metric_standard.pdf.
  16. (Ingelesez) «ISO - Store» ISO.
  17. (Ingelesez) https://www.spe.org/authors/docs/metric_standard.pdf.
  18. "Storage and Handling of Liquefied Petroleum Gases" and "Storage and Handling of Anhydrous Ammonia", 29 CFR—Labor, Chapter XVII—Occupational Safety and Health Administration, Part 1910, Sect. 1910.110 and 1910.111, 1993  Storage/Handling of LPG.
  19. «exterior ballistics» web.archive.org 2006-03-09.
  20. "Electricity and Gas Inspection Act", SOR/86-131 (defines a set of standard conditions for Imperial units and a different set for metric units)  Canadian Laws.
  21. https://www.spe.org/authors/docs/metric_standard.pdf
  22. (Ingelesez) «exterior ballistics» web.archive.org 2006-03-09.
  23. (Ingelesez) «ISO 2314:2009» ISO.
  24. (Ingelesez) «ISO 3977-2:2023» ISO.
  25. (Ingelesez) «ASHRAE Handbook Online» www.ashrae.org.
  26. (Ingelesez) https://www.faa.gov/sites/faa.gov/files/2022-03/pilot_handbook.pdf.
  27. (Ingelesez) «ISO 2533:1975» ISO.
  28. (Ingelesez) «ISO 13443:1996» ISO.
  29. (Ingelesez) «ISO 7504:2015» ISO.
  30. (Ingelesez) Fundamental Physical Constants. NIST.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]