Kimika Puru eta Aplikatuko Nazioarteko Batasuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
IUPAC» orritik birbideratua)
Kimika Puru eta Aplikatuko Nazioarteko Batasuna
Datuak
Izen laburraIUPAC eta UICPA
Motaelkarte zientifikoa eta argitaletxea
Jarduera
KidetzaZientziarako Nazioarteko Kontseilua, Committee on Space Research (en) Itzuli eta Joint Committee for Guides in Metrology (en) Itzuli
Eskumendekoak
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1919
webgune ofiziala
Twitter: iupac Edit the value on Wikidata

Kimika Puru eta Aplikatuko Nazioarteko Batasuna (International Union of Pure and Applied Chemistry), IUPAC, kimikaren aurrerapenerako GKE bat da. Nazioarteko federazio bat da, estatuetako erakundeak biltzen dituena. Konposatu kimikoak izendatzeko estandarrak emateko nazioartean onartutako erakundea da. Horretarako, Nomenklatura eta Ikurretarako Dibisioarteko Batzorde bat dauka. Zientziarako Nazioarteko Kontseiluaren (International Council for Science, ICSU) kidea da.

IUPACen nazioarteko egoitza nagusia Zürichen dago, Suitzan. Administrazio-egoitza Research Triangle Parken dago, Ipar Karolinan (Estatu Batuak).

IUPAC 1918an sortu zen, eta kimikaren aurrerapenerako Kimika Aplikatuaren Nazioarteko Kongresuaren ondorengoa izan zen. IUPACen kideak estatuetako kimika-elkarteak, edo estatuetako zientzia-elkarteak, edo kimikariak ordezkatzen dituzten bestelako erakundeak dira.

IUPAC, denbora askoan, munduko agintaritza nagusitzat hartu izan da nomenklatura kimikoari buruz, terminologiari buruz, neurketarako metodo estandarizatuei buruz, masa atomikoei buruz eta beste datu batuei buruz. Gerra Hotzaren garaian, IUPAC tresna eraginkorra izan zen munduko osoko zientzialarien arteko elkarrizketa teknikoei eusteko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]