Balenciaga ontziolak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Zumaiako enpresari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Balenciaga (argipena)».
Balenciaga ontziolak
Datuak
Motaontziola
HerrialdeaEspainia
Historia
Sorrera1921
webgune ofiziala

Balenciaga ontziolak Zumaian dagoen lantegia da. Elkartea 1919ko maiatzaren 4an eta ontziola 1921ean sortu ziren.[1]

Sortzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balenciaga y Cía. lantegia Jose Migel Balentziaga Irigoyen, Balendin Agirrezabalaga Irigoien, Victoriano Arrate Loiola, Benigno Arrieta Larrañaga eta Bernabe Balentziaga Irigoien bazkideek sortu zuten. Lantegiaren helburua makinariaren eta, bereziki, itsas makinariaren eta arantza-baporeen eraikuntza eta konponketa zen.

Jose Ajuria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jose Ajuria (Aberasturi, Araba, 1882-Zumaia, 1962), lantegiko dinaminatzaile garrantzitsua izan zen. 19167tik Zumaiako mediku titularra izan zen. Halaber, ontzialan sortzaileen artean egon zen eta gerente lana egin zuen. Frankismo garaian errepresioaren biktima izan zen. Gerraren irabazleek mediku kargua kendu zioten eta espetxeratu zuten. Behin kalean, deserritu zuten. Berriro ere Zumaian gerente lanari ekin zion erretreta hartu arte, 1959an. 1962an Zumaian hil zen.

2010eko hamarkadan Gabriel Maria Betondo Agirre zen enpresako presidentea.[2]

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balengiaga Ontziolak enpresak Europa Batasuneko mailan lan egiten duen itsas eraikuntzaren lantegi pribatu nagusietariko bat da. Bertan 95m. arteko luzerako itsasontziak egiten dira: atoiontziak, offshore, stand-by eta salbamendu, PSV, ROV, dive support vessel, zamaontziak, roll on/off, ferryak, arrantzontziak...

Ontzioletan egindako atoiontzi bat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) EL ASTILLERO – ASTILLEROS BALENCIAGA SHYPYARD. (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  2. «BALENCIAGA SA - Informe de empresa | DatosCif» www.datoscif.es (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]