Balio nominal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Finantza eta kontabilitatean, balio nominalak aitortutako balioaren esanahia hartzen du. Hemendik datoz parean (pareko balioa), parekoaz gain (parekoaz gaineko balioa) eta parekoaz azpitik (parekoaz azpiko balioa) adierazpenak, hain zuzen ere.

Bonoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pareko balioaz saltzen den bono batek balio nominalaren %100eko prezioa du. "Parekoaz" adierazpena bono baten igorritako jatorrizko balioari edo iraungipen momentuko balioari buruz hitz egiteko ere erabil daiteke.

Akzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akzioen balio nominalak ez dauka zerikusirik merkatu-balioarekin, eta kontzeptu gisa, nahiko zaharkitua dagoen zerbait da. Akzio baten balio nominala estatu korporatibo batek definitutako balioa bat da, zeinaren azpitik mota horretako akzioak ezin diren saldu hasierako eskaintza batean; enpresa igorleak balio nominalaren azpitik akzio gehiago ez igortzeko konpromisoa hartzen du, hortaz, inbertitzaileak ziur egon daitezke inork ez duela igorpen prezio mesedegarririk jaso. Hau da, balio nominala konpainia igorleak gutxieneko prezio gisa ezartzen duen balio bat da. Hau garrantzitsuagoa izan zen erregulatu gabeko balio-merkatuetan gaur egun dagoeneko badauden merkatu erregulatuetan baino, non, orokorki, akzioen igorpen prezioak argitaratu behar diren. Akzioen balio nominala aldaketarik gabe mantentzen da bonifikazioko akzioen igorpen batean, baina bai ordea akzioen banaketa batean.