Finantzak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Banku baten egoitza Bilbon. Bankuak finantza bitartekariak dira: gordailu moduan hartzen duten dirua mailegatu egiten dute interes baten trukean.

Finantzak diruaren kudeaketa aztertzen duen ekonomiaren adarra dira. Banakoen, enpresen eta estatuaren arteko diru-fluxuak aztertzen ditu, horiek guztiek dituzten kontsumo edo inbertsio beharretarako. Finantzek diru, denbora eta arrisku kontzeptuak uztartzen dituzte, eragile ekonomikoek behar dituzten kapital beharrak une, neurri eta modu egokian kudeatzeko.

Oinarrian, finantza arloa pertsona eta enpresek bankuetan dirua ezartzen dutenean zabaltzen da. Bankuek beste zenbait pertsona edo enpresari mailegatu edo uzten diote ezarritako dirua, geroago itzultzeko konpromezuaz. Itzuli bitartean bankuak interesak jasoko ditu dirua mailegatuta hartu duen pertsona edo erakundetik.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Finantzak Aldatu lotura Wikidatan