Baneteuanba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Baneteuanba
Datuak
JatorriaOndarroa (Bizkaia)
Musika motaPop rock
Urteak1987-2007
Taldekideak
Jonto Txakartegi
Jabier Ituarte
Jon Villacorta
Ritxi
Andima

Baneteuanba pop rock taldea Ondarroan sortu zen, 1987. urte inguruan.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kideek ia hogei urtez mantendu zuten bizirik taldea, bere denbora librean entsaiatuz eta ia hilero kontzerturen bat eskeiniz. Guztira, lau maketa, hiru diskolan (bat, Hor Konpon taldearekin erdibana) eta bilduma bat ekoiztu zuten, "Zeure beixakin", "Goazen zerure", "Rubixi", "Pilo bat urte", "Zapaltzailik (nahaste guztik)", "Hil arte holaik bixitxi", "Izar fugas", "Zeuaz beti, "Izar ume" edo "Olato tartin" bezalako kantuekin. Hitzak Jon Todor "Jonto" Txakartegik idazten zituen, Ondarroako euskalkian[1].

Aldaketa batzuk jasan zituzten bere ibilbidean, kide batzuk joan eta beste berri batzuk bilduz. Adibidez, 1990eko hamarkadan, A Santo De Que taldeko Jesus Perez gitarrista batu zitzaien eta, 2000. urte inguruan, Jon Villacorta musikari gaztea. 2007ko azaroaren 4an, Baneteuanba taldekoek agur esan zuten kontzertu bat eskainiz beren herrian[1].

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jon Todor Txakartegi, gitarra, ahotsa
  • Jabier Ituarte, gitarra
  • Luis Garcia Lekue, baxua
  • Ritxi, bateria
  • Andima, saxofoia, koruak

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ondarrocktik (1992)
  2. Bateteuanba / Hor Konpon (1993, Elkar), bi talderen artekoa[2].
  3. Baneteuanba (2001, Gaztelupeko Hotsak)
  4. Tokixak eta lekuak (2006, autoedizioa)[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b En Un Barco Chino. (2016-09-30). Ez esan ez juteko, Baneteuanba (Ondarrocktik, 1992). (Noiz kontsultatua: 2018-03-13).
  2. Hor Konpon / Baneteuanba. (Noiz kontsultatua: 2018-03-13).
  3. Baneteuanba. (Noiz kontsultatua: 2018-03-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]