Bangor City F.C.

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bangor City Football Club
Ezizena(k)The Citizens (hiritarrak)
Sorrera1876
Futbol zelaiaThe Book People Stadium
edukiera: 3.000 lagun
inaugurazioa: 2012
PresidenteaIvor Jenkins
EntrenatzaileaCraig Harrison
LigaGalesko Liga
2018-194.a (Cymru Alliance, D2)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Bangor City Football Club Galesko futbol taldea da, Bangor hirikoa. Galesko 3 liga eta 8 Kopa irabazi ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1876an sortu zen Bangor Football Club izenarekin eta lehenengo ekitalditik bertatik urtero aritu da Galesko Kopan. Lehenengo garaipenak gainera berehala iritsi ziren, 1889 eta 1896an hain zuzen ere.

1962an Galesko Kopa irabazi zuen hirugarren aldiz eta honek Europako Errekopan aritzeko aukera izan zuen. Napoliren aurka jokatzea egokitu zitzaion, garai hartan talde indartsua zena, eta etxean 2-0 irabazi zion. Italian 3-1 galdu zuen eta orduan hirugarren partida jokatu ohi zen desberdintzeko. Partida hau Ingalaterran izan zen eta italiarrek 2-1 irabazi zuten.

1992an Galesko Liga sortzea erabaki zenean herrialdeko hiru talde indartsuenek Ingalaterrako Ligan jarraitzea erabaki zuten eta Bangor Cityk aukera hau baliatu zuen bi liga irabazteko, 1995 eta 1996koa. 2011ean irabazi zuen hirugarren liga. Bestalde 1998tik hona 5 Kopa berri ere irabazi ditu. 2016 eta 2017 artean Andy Legg eta Ian Dawes izan zituen entrenatzaile baina lizentziarik ez zutela salatu eta 2018ko apirilaren 26an bigarren mailara jeitsiarazi zuten eta UEFA baimena kendu.

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galesen: 18[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (3): 1994, 1995, 2011
  • Kopa (8): 1889, 1896, 1962, 1998, 2000, 2008, 2009, 2010
  • Ligako Kopa (0): sei aldiz jokatu du finala, 1994, 1997, 1998, 2000, 2003 eta 2009an.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]