Barrena jauregia
Barrena jauregia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Alde Zaharra (Ordizia) | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Ordizia |
Koordenatuak | 43°03′14″N 2°10′41″W / 43.05395°N 2.17812°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVII. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001592 |
8 | |
Barrena jauregia Ordiziako jauregi bat da, Gipuzkoako Goierri eskualdean.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alde Zaharrean dago, Nikolas Lekuona plazan, eta Santa Maria kalea eta Etxezarreta kalearen artean, bai eta Barretxe jauregiari atxikia.
Atzealdean, Etxezarreta kaleko aldean, Barrena parkea du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barrena jauregia XVII. mendean eraiki zuten eta udalerriko eraikinik garrantzitsuenetakoa da, urte luzez Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitza izan baitzen.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gotiko edo Berpizkunde garaiko arkitektura estilokoa da. Gaur egun udalerri honetako kulturetxea da, bertan liburutegia, erakuslekuak, musika eta bertso eskola ere kokatzen direlarik.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galeria bati esker, Jakes etxearekin (Udaleko gizarte zerbitzuen egoitza da egun) lotuta egon zen azken karlistadan iraganbide hori suntsitu eta bi eraikinak bananduta geratu ziren arte. Harlanduzko eskailera nagusiak eta lehen solairuko areto ederrek liluratuta utziko dituzte bisitariak.
Gainera, Escorialeko monasterioko lanak zuzendu zituen Juan de Herrera arkitektoak diseinatutako hegoaldeko fatxadaren aurreko basoa lorategi edo parke publiko bihurtu dute.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |