Ordizia

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ordizia
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Ordizia eta Txindoki.JPG
Ordiziako ikuspegi orokorra Usurbe menditik ikusita. Atzealdean, Txindoki eta Aralarko mendilerroa.
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Goierri
Izen ofiziala Ordizia
Alkatea Jose Miguel Santamaria Eceiza EAJlogo.jpg
Posta kodea 20240
INE kodea 20076
Herritarra ordiziar
Kokapena
Koordenatuak 43° 03′ 17″ N, 2° 10′ 42″ W / 43.054722222222°N,2.1783333333333°W / 43.054722222222; -2.1783333333333Koordenatuak: 43° 03′ 17″ N, 2° 10′ 42″ W / 43.054722222222°N,2.1783333333333°W / 43.054722222222; -2.1783333333333
Ordizia hemen kokatua: Gipuzkoa
Ordizia
Ordizia
Ordizia (Gipuzkoa)
Ordizia hemen kokatua: Ordizia
Ordizia
Ordizia (Ordizia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 5,65 km2
Garaiera 150 metro
Distantzia 39 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 9.488 biztanle (2016)
(Green Arrow Up.svg 5)
% 50,05 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 49,95
Dentsitatea 1.679,29 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 8,98
Zahartze tasa[1] % 20,66
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 45,7
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 79,16 (2011)
Genero desoreka[1] % 8,22 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 10,87 (2013)
Kultura
Euskaldunak[1] % 57 (2010)
Euskararen erabilera[2] % 24,6 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1256. urtea
Webgunea http://www.ordiziakoudala.com/


Ordizia (bertakoen hizkeran Ordizi) Gipuzkoa erdi-hegoaldeko udalerri bat da, Oria haranaren goialdean kokatua. Historikoki Goierri eskualdeko herri nagusia izan da zerbitzuen aldetik; gaur egun, Beasainekin batera du eskualdeko nagusitza hori. 9.488 biztanle zituen 2016. urtean

Mugakide ditu iparraldean Itsasondo eta Beasain, ekialdean Itsasondo, Arama eta Zaldibia, mendebaldean Beasain eta hegoaldean Lazkao. XX. mendean Beasainek, Lazkaok eta Ordiziak izandako hiri eta industria garapenaren ondorioz, hiru udalerri horien arteko mugak lausotu dira, hiruren erdian CAF fabrika handia jarrita. Hala, bada, hiru herriak elkarren segidan daude, bereiziko dituen eraikuntzarik gabeko etenik gabe.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1256an jatorriz Ordizia izena zuen lekuan Alfontso X.a Gaztelakoak herrigunea eraikitzea agindu zuen. 1268an gaztelar errege berak herriari udalerri titulua eta Gasteizko forua bezalako pribilegioak eman zizkion, ordura arte Ordizia zena gaztelaniazko Villafranca izenez, udalerri izaera emanez eta bere biztanleen eskubideak nabarmenduz.

Historian zehar bi izenak erabili dira: Villafranca ofizialki (bai gaztelaniaz eta euskaraz oraindik ere adineko jendeak herriari euskaraz Billafranka deitzeko joera du, haien artean ere piskanaka galduz joan den arren, eta modu ez ofizialean, Ordizia, Ordizi bertakoen herri hizkeran oso zabaldua eta erabilia.

1916an udalerriak bere izen ofiziala Villafranca de Oria izendapenera aldatu zuen, garaiko Espainiar legediaren arabera Erresuman zeuden izen bereko udalerriak elkarren artean ezberdintzeko bigarren izen bat gehitzera derrigotzen baitzuten, maiz bertako elementu geografiko batekin lotua, kasu honetan Oria ibaia. Baina Villafranca de Oria izena ez zen herritarren artean gehiegi sustraitu, eta 1970ean, gaztelaniazko izena eta jatorrizko euskarazko izena batuz Villafranca de Ordicia izendapenera aldatu zen.

Azkenean, 1982ko urtarrilaren 4an ofizialki Ordizia izena berrezartzea onartu zen. Ordizia izenaren esanahi zehatza zein den gaur egun arte ez da jakiten.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordiziako ikuspegi orokorra, atzealdean Txindoki mendia eta Aralarko mendilerroa ikusten direla.

Gipuzkoako biztanle dentsitaterik handienetarikoa du eta Oria ibaiak zeharkatzen du. 1000 metro ere ez duten mendiz inguratua dago, Murumendi (848 m), Odeta-Goeña (784 m) eta Paola (734 m).

Herrigunea eta alde zaharra udalerriaren erdialdean daude, Oria ibaiaren ezkerraldeko lautadan, 155 metroko garaieran. Udalerria bera ere Oria ibaiaren haranean kokatuta dago, eta bere lursailak ibaiaren bi ertzetan gorantz hedatzen dira. Udalerri osoko garaiera handiena ipar-mendebaldean dagoen Odetagoena (729 m.) da, (Murumendi alderantz), aldiz, udalerriko garaiera txikiena Itsasondo udalerriarekin muga egiten duen ipar-mendebadeko San Joan auzoan dago (130 m.). Bestalde, hegoaldeko Etxazpi-Putzuaran (Oiangu) 328 m garai da.

Lehen aipatu bezala, Oria ibaiak udalerria hego-mendebaldetik ipar-mendebalderako norantzan zeharkatzen du. Udalerri honetan Oria ibaiarekin bat egiten duten zenbait erreka ere badaude: Mariaratz mendebaldeko mugan, Beasaingo mugan) eta San Joan erreka ekialdekoan (San Joan auzoan, Itsasondoko mugan). Arama eta Lazkao udalerrietako mugetan, Amundarain ibaia eta Sempere-berri errekek ere euren urak Oria ibaian isurtzen dituzte.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigune nagusia alde zaharraren inguruan dago, haren itxura eliptikoa da eta Behe Erdi Aro inguruan hedatu zen. Karlistaldien ondoren, herriko harresiak eraitsi eta herria garai bateko errepide nazionalari jarraituz, alde zaharraren inguruan zabaldu zen, gaur egungo Filipineta eta Urdaneta kaleetaraino.

Udalerriaren hedatze edo zabalkunde handiena 1960 eta 1970eko hamarkadetan gauzatu zen, alegia, udalerriko ekialdean eta Oria ibaiaren eskuinaldeko ertzean Otegi-Enea, Altamira eta Bustuntza auzoak sortu zirenean, auzo hauetan Espainiatik etorritako etorkin ugari bizitzen jarri ziren.

Azken zabaltze handia, XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran, Sanperio eta Arramendi kaleen inguruan izan zen, eta 2010eko hamarkadan Itsasondo eta Aramarekin muga egiten duen San Joan auzoan eraikitako etxebizitza multzoekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfontso X.a Gaztelakoak sortu omen zuen herria 1256an, herriak sortzeko plangintza orokor bati jarraituz; Segura eta Tolosa ere modu berean sortu ziren.

Hasiera batean, San Bartolome baselizaren ondoan kokaturik zegoen herria, eta "Ordizia" zuen izena. Aurreraxeago, aipaturiko errege horrek berak aldatu zion izena eta Villafranca ipini, Sevillan 1268ko ekainaren 30ean emandako eskubide berezi baten bitartez. Horrez gain, Gasteizek zituen abantailak eta Foruak ere eman zizkion, eta erregeari ordaindu beharreko zergak ez ordaintzeko baimena ere bai. Antso IV.a Gaztelakoa, Ausarta, izan zen Alfontsoren ondorengoa, emandako eskubide berezia berretsi eta zergak ez ordaintzeko eskubide gehiago ezarri zituena Valladoliden sinatutako beste agiri bat zela medio.

Badakigu 1397an Getariako Batzarretan parte hartu zuela Ordiziak, hala baitio gorde den partaide zerrendarik zaharrenak.

1467an, beste lege berezi bat jaso zuen, Madrilen urtarrilaren 14an emandakoa; bertan, Henrike IV.a Gaztelakoak urteko bi mila marai eta bestelako zerga batzuk ordaintzetik libre utzi zuen herria, herriak erregeri ematen zizkion zerbitzuen ordainetan. Inguruko herrixkek, Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gaintza, Itsasondo, Legorreta, Zaldibia, eta Lazkaoko zenbait etxek, gaizkile eta herriko jauntxoen ondorioz beren lurretan zegoen ziurtasun falta zela eta, Ordiziarekin bat egiteko eskaera egin zuten, babesa lortu eta herriak zituen abantailak eskuratzeko.

1399ko apirilaren 8an Villafrancak auzolagun moduan onartu zituen. Adiskidetasun Idatzi bat sinatu zuten guztiek, Henrike III.a Gaztelakoak Tureganon 1402ko abuztuaren 5ean, gero Errege-erregina Katolikoek Kordoban 1492ko maiatzaren 27an berretsi zutena. Inguruko herriak auzolaguntzat hartuz, Ordiziako alkateak eskumen bereziak jaso zituen, bai auzibide arlokoak, bai zibilak eta baita kriminalak ere; herri horietan lehen zeuden alkateak auzo-alkate bihurtu ziren. Hala ere, herri horiek beren udalei eta batzar irekiei eutsi zieten, beren lurraldea zedarrituta, beren mendi eta jabegoak eta beren ekonomia administrazioa gorde zuten.

Batasun horrek berrehun urte baino gehiago iraun zuen, baina batasun-behar horren arrazoiak desagertu zirenean, beren udal askatasuna lortzeko irrikan, herri-amak irainak egin zizkiola eta, banaketa eskatu zuten. Filipe III.ak eman zuen ontzat eskaera, errege kutxek dirua behar zutelako eta, herrien arteko banaketen ondorioz, zerga ederrak jasotzen zituztelako. Lazkaoko etxeek, berriz, Ordiziarekin bat eginik jarraitu zuten 1648ko otsaila arte, urte horretan izan baitzuten berriz beren udala.

Andres Urdaneta esploratzailearen estatua eta Zabala jauregia.

Villafranca bakarrik geldituta, Probintziako Batzarretan prokuradorearen gastuak oso handiak zirela eta, Beasainekin bat egin zuen, eta Villafrancako Batasuna izena ezarri. Batasuna, 1644an sinatu zen eta 1687ko maiatzaren 4an, Arama eta Zaldibia ere batasunean sartu ziren. Arrazoiak berak izan ziren, ordezkapen gastuak beste herri batzuekin banatzea. 1710eko apirilaren 10ean Ataun ere sartu zen batasunean, baina Batzar Nagusiek ez zuten 1712 arte onartu. 1741ean tirabirak hasi ziren Zaldibiarekin, 1768an Aramarekin eta 1818an Ataun eta Beasainekin. Ordutik aurrera, Villafranca bakarrik egon zen. Ordizian 27 sukalde-zerga ordaintzen ziren; eta Probintziako Batzarretan, Korrejidore-Lehendakariaren ondoan hamabosgarren jarlekuan esertzen zen Ordiziako ordezkaria.

XVIII. mendean, sute ugari izan ziren. (1738, 1751 eta 1794an), baina ez ziren garrantzi handikoak izan, horietatik batek ere ez baitzuen izan 1512ko martxoaren 18an gertatutako suteak adinako larritasuna; sute hark, erabat suntsitu zuen herria. 1859an beste sute bat izan zen eta herriaren zati bat hondatuta gelditu zen haren ondorioz.

Herria liberalen alde jarri zenez gero, Lehen Gerra Karlistan Zumalakarregik eraso egin zion, 1835ean, hain zuzen ere. Maiatzaren 25etik ekainaren 3ra arte iraun zuen erasoak, orduan eman baitzuen amore herriak, irabazteko aukera gutxi zituela konturatu zenean. On Karlos erregegaiak -Karlos VII.a izan nahi zuenak- Ordizia aukeratu zuen, zenbait urte geroago, 1875ean, euskal foruak zin egiteko.

Antzina-antzinatik herria Bozue Txiki edo Villafranca izeneko Komunitateko partaide izan zen. Komunitate hori lehenengoz 1027. urteko Nafarroako Antxo Handiaren agiri batean agertu zen. Aralar eta Enirioko mendien etekinen hogeita zortziren bat jasotzen zuen herriak, 1409an "Komenio eta Ajusteagatik" ezarritako diruaren zatia, hain zuzen ere. Komunitateak oraindik ere bizirik dirau eta Ordiziako alkatea da lehendakari.

1970eko apirilaren 17an aldatu zen izen ofiziala, "Villafranca de Oria" izatetik "Villafranca de Ordizia" izatera igaro zen. 1982ko urtarrilaren 4an behin betiko eta ofizialki izena jarri zitzaion: Ordizia.

Ordiziako armarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde Zaharraren ekialdeko sarbidea eta Jakes etxea.

1989ko urtarrilean erabaki zuen Ordiziako Udal Osoko Bilkurak herriko armarria zein zen zehazteko espedienteari ekitea, udalaren sinboloa behin betiko zein izango zen arautzeko.

Udalerrian hainbat armarri zeudenez, horri buruzko xehetasunak emateko eta txostena egiteko agindu zitzaion aditu bati. Hari horretatik, Borja de Aginagalde, Eusko Jaurlaritzako Agiri Ondarearen arduradunak gutun bat bidali zuen Udaletxera, eta honako hau adierazi zuen: "Lurralde osoan salbuespen osoko posizioa du Ordiziak: herriko armak datatuta ditu, 1568an hain zuzen ere, monumentu izaera duen testigantzaz, gainera, hau da, parrokiako eskulturan...". Parrokiako agiritegian dauden armarriak dira, aldaretik sakristiara sartzeko ate gainean daudenak zehazki.

Eusko Ikaskuntzak ere egin zuen txostena, eta udal armarria aldatzea onartu zen (1989ko maiatzaren 2ko Osoko Bilkuran), eta honelaxe idatzi zen armarri horren itxura:

"Hondo urdin batean urrezko almenaz apainduriko urrezko gaztelu bat, lauki urre koloredun eta beltzen gainean. Ingurua, Erdi Aroko eredu espainiarra mako erpinez amaiturik".

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde Zaharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ordiziako Alde Zaharra»
Barrena parkearen ikuspegia.

Ordiziako Alde Zaharra eta bere hiri-morfologia suteen, gerren eta herriaren beraren aurrerapenaren ondorioz, eraldakuntza handia jasan du. Halere, ordea, oraindik ere Erdi Aroko tipologia gordetzen du neurri handi batean, bide-trazadurari eta lurzatiketari dagokienez.

Herriaren oinplanoa erregularra da, forma obala eta itxia du. Kale nagusiak hiru dira eta ekialdetik mendebalderako orientazioa dute. Erdikoa —Kale Nagusiaa— zuzena da, eta bertatik igarotzen zen Behobiako Errege-bidea. Honek, gainera, harresiaren ateetako bi lotzen zituen. Alboetako kaleek, alegia Santa Maria kaleak eta gaur egun Goenkalek eta Elkano kaleak osatzen dutenak, harresiaren trazadura eliptikoa itxuratzen zuten; eta honen hegoaldean eliza —parroki gotorlekua— zegoen kokatuta. Hirigunearen zati honetan Etxezarreta kaleak markatzen du hesiaren kanpoko lerroa. Zeharkako arteria batek —egungo Goitia kaleak eta Kale Nagusiak okupatzen dutenak— herriko beste bi ateak lotzen zituen.

Hirigunearen barruan, Kale Nagusiaren, Goenkaleren eta Elkano kalearen artean Ordiziako plaza nagusia erdiko espazio handia irekitzen da, eta honen aurrean Udaletxea dago. Beste espazio publiko aipagarri bat Barrena jauregiaren aurreko lorategiak dira, antzinako barrutiaren muturrean aurkitzen direnak. Lurzatiketak Erdi Aroko zenbait ezaugarri gordetzen ditu: esate baterako, fatxada estuko oin sakon tipikoak, herriaren barneko etxadi bikoitzak, eta herriaren muturretako etxadi bakunak.

Eraikuntzak tipologia askotarikoa du, bertan XIX. eta XX. mendeetako jarduketak nagusitzen dira. Garrantzi berezia duten eraikin aipagarrienak ondokoak dira:

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996ko martxoaren 12an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen Ordiziako Hirigune Historikoa, Sailkatutako Kultura Ondasuna[4].

Bestelako eraikinak eta parkeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde zaharretik kanpo eta udalerrian zehar kokatuak dauden beste hainbat eraikin eta leku nabarmenak honako hauek dira:

Monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plazak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko jarduera nagusiak industria eta merkataritza dira: trenbide-materialak, metalurgia, elikagai-industria, ehungintza, zurgintza, dendak, tabernak eta ostalaritza.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordiziako biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal eta foru hauteskundeak Ordizia udalerrian Bildu koalizioak gehiengo osoz irabazi zituen, hamahiru zinegotzitik zazpi eskuratu baitzituen. Hori horrela izanik, udalean gehiengo osoa lortu zuten eta Igor Eguren alkate izendatu zuten.

2015eko udal hauteskundeetan, berriz, bi zinegotzi galdu zituen Euskal Herria Bilduk, eta Eusko Alderdi Jeltzalearen zinegotzi kopuru bera lortuta (bosna bakoitzak), azken alderdi horrek boto kopuruan irabazi zuen. Emaitza horiekin, EAJ alderdiko Jose Miguel Santamaria hautatu zuten alkate, bere alderdiaren bost botoekin eta PSE-EE alderdiaren zinegotzi bakarraren botoarekin.

Ordiziako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 13
1.754 (% 37,65)
5 / 13
1.419 (% 30,87)
Euskal Herria Bildu*
5 / 13
1.672 (% 35,89)
7 / 13
1.949 (% 42,41)
Ordizia Orain
2 / 13
637 (% 13,67)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1 / 13
413 (% 8,86)
1 / 13
546 (% 11,88)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Goierriko hizkera»

Ordiziako euskara Goierriko hizkeraren barnean sartzen da.

XX. mendera arte euskara Ordiziako biztanleen lehen hizkuntza izan zen. Ordiziari buruz datu zehatzik ez badugu ere, Gipuzkoako eta Ordiziako egoera soziolinguistikoak antzeko samarrak zirela emanda, esan daiteke XIX. mendearen erdialdean ordiziarren %96k euskaraz zekiela. Garai horretan oso gutxi izango ziren gaztelaniaz bakarrik zekiten ordiziarrak. Handik ehun urtera, hainbat faktoreren eraginez, Ordiziako euskaldunen portzentajea erdira etorrita zegoen.

Gaur egun Ordiziako biztanleen %62 dira euskaldunak, 2005ean Eustatek egindako erroldaren arabera.

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Maiatzaren 2. asteburuan Erdi Aroko azoka ospatzen da.
  • Uztailaren 26a, herriko jai nagusiak, Santa Anaren omenez.
  • Uztailaren 27a, koadrila eguna, herriko koadrilak egun osoz herrigunean parrandan ibili ohi dira. Bestalde, egun honetan ere Santaneroen tradizioa nabarmentzen da, tradizio honetan ospakizun ospetsu bat egiten da, bertan azken urtean zehar ezkondu diren bikoteak (santaneroak) udaletxetik eskutik helduta (zapiz) irteten dira (emakumeek zetazko xala daramate) eta Ordiziako plaza nagusian dantza egiteen dute, ondoren herriaren kaleak zeharkatzen dituztelarik.
  • Euskal Jaiak, irailaren lehenengo asteko osoko asteazkenean. Ganadu, barazki eta fruituen erakustazoka burutzeaz gain, Euskal Herria osoan ospetsua den Ordiziako Ardi Latxa Gazta Txapelketa burutu ohi da.
  • Abenduan, eguberri ondorengo asteazkenean ere Azoka Berezia edo Neguko Azoka ospatu ohi da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordiziar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko Santanazaleen esku-dantza, Ordiziako plaza nagusian, azokapean.
Joseba Rezolaren jaiotetxean ezarririk dagoen oroitarria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ordizia Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa