Bartolome Ertzilla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bartolome Ertzilla

Bizitza
JaiotzaDurango1863ko abuztuaren 24a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaDurango1898ko azaroaren 14a (35 urte)
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
Lan nabarmenak

Bartolome Ertzilla Rementeria (Durango, Bizkaia, 1863ko abuztuaren 24a - ib., 1898ko azaroaren 14a) musika-konpositore bizkaitarra izan zen. Mesias Sarritan gabon kantaren egilea da. Horrez gain beste 61 konposizio aurkitu ditu Luis Orduña ikertzaileak.[1][2][3]

Bere familiak ospea zeukan: aita Durangoko alkatea izan zen, eta Bernardino anaia ere bai. Ibilbide profesional garrantzitsua izan zuen Bartolomek, Durangoko Banda sortu zuen, eta bertako zuzendaria izan zen. Horrez gainera, pianoa ere jotzen zuen, oso ondo antza, eta orfeoiko zuzendaria izatera iritsi zen; Bilbon Amistad elkarteak antolatzen zituen jardunaldi musikaletan ere parte hartzen zuen. 35 urterekin hil zen baina. Hain heriotza goiztiarra izan ez balu, haratago joango zela sumatu daiteke.[1]

Mesias Sarritan abestia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1892ko Gabonetan, Durangoko Santa Ana parrokiako koruan estreinatu zen, gero euskal lurralde guztiak zeharkatu ditu eta herrikoitzat hartzen da eta Gabonetako bileretan ohiko abestia da.[4]

Ertzillak gabon-kantari gaztelaniazko titulua jarri zion: ‘Al nacimiento del hijo de Dios’, nahiz eta osorik euskaraz idatzi. Horregatik, konposizioari hasiera ematen dioten bi hitzen izenarekin ezagutu da beti: “Mesias sarritan agindu zana…”.[2]

Ertzilla izan zen musikaren egilea, eta Balbino de Garitaonandia izan zen testuaren arduraduna. Partiturak Cástor de Gorrichategi jaunari, irakasle berriztarrari, eskainia dio, haren dizipulua izan baitzen.[2]

Honela hasten da abestia:[5]

\relative c' 
{\time 2/4 \key aes \major
 ees4 f8g8 aes4 bes8c8 des4 c8bes8 c4 ees8R8
 ees,4 f8g8 aes4 bes8c8 bes4 aes8f8 g4 f8fes8
 ees4 f8g8 aes4 bes8c8 des4 c8bes8 c4 ees8R8
 ees,4 f8g8 aes4 bes8c8 bes4 aes8f8 g4 ees'8R8

 des4 ees8des8 c4 aes8ees8 f4 g8f8 ees4 aes8c8
 bes4 c8des8 c4 bes8aes8 f4 g8bes8 aes4 r4
 des4 ees8des8 c4 aes8ees8 f4 g8f8 ees4 aes8c8
 bes4 c8des8 c4 bes8aes8 f4 g8bes8 aes4 r4
}
\addlyrics 
{ 
Me -- si -- as -- sa -- rri  -- tan -- a -- gin  --du -- za -- na
ain -- ge -- ru -- ar -- te -- an -- da -- tor -- gu -- ga -- na -- a
Me -- si -- as -- sa -- rri  -- tan -- a -- gin  --du -- za -- na
ain -- ge -- ru -- ar -- te -- an -- da -- tor -- gu --ga -- na
glo --ri -- a -- ze -- ru -- an -- ba -- ke -- a -- he -- men -- kan
ta -- riain -- ge -- ru -- ak -- da -- goz -- Be --le -- nen 
glo --ri -- a -- ze -- ru --an -- ba -- ke -- a -- he -- men
kan -- ta -- riain -- ge -- ru -- ak -- da -- goz -- Be -- le -- nen 
}

Hator hator abestia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hator hator abestiaren jatorria konplexua da. Antonio eta Juan Kruz De la Fuente anaiek jarri zuten abiapuntua Gabon kantak sortu zituztenean XVIII. mendearen hondarretan. Durangar horiek abesti mordoxka sortu zuten.[6]

Herriaren memorian iraun zuen ehun urtez, eta Bartolome Ertzillak partituran jarri zuen gero. Hala ere, XX. mendearen hasieran ez ziren oso ezagunak. Resurreción Mª Azkuek Otxandion bertako bi laguni bertsio bat jaso eta, ohi zuen bezala, hizkuntza aldetik zuzenketa batzuk jarri zizkion. Jesús Guridik, 1920aren inguruan, ahots eta pianorako bertsioan argitara eman, eta geroago abesbatzetarako harmonizatu (Cantos populares vascos 3.ª serie"). Azken egokitzapen honen bitartez zabaldu eta itsatsi da Euskal Herri osoko memoria musikalean

Hau da partitura sinplifikatu bat, errepikaldiak kontuan hartzen ez dituena, dena jarraian doa:[7]

\relative c' {\time 3/4 \key d \major
 r2 fis4 fis2 fis4 fis4. g8 a4 a2 g4 e2.
 g4. g8 g4 g4. a8 b4 b2 a4 fis2.
 a2 a4 a8(b8 a8g8) fis4 g4. g8 g4 g8(a8 g8fis8) e4 
 fis4. fis8 fis4 fis4. g8 a4 a2 g4 e2.
 a4. b8 cis4 d2 a4 a4. a8 g4 fis4.(g8) a4 
 a4. b8 cis4 d2 a4 a2 g4 fis2.(fis2) r4
\time 2/4 \key d \major
 a8a8 a8b8 c4 a4 d4 d8e8 d4. c8 d4. c8 b4 r4
 a8a8 a8b8 c8a8 fis8d8
 a'8a8 a8b8 c8a8 fis8d8
 d'4d4 c4c4 b2 b4a4 
 b4c4 d4e4 d4e4 
 d2 c2 
 b1 r2
}
\addlyrics {
Ha -- tor, -- ha -- tor, -- mu  -- til -- e -- txe --ra
gaz -- tai -- na -- zi, -- me  -- lak -- ja -- te --ra;
Ga -- bon -- ga -- ba -- os --pa -- tu -- tze --ko
ai --ta --ren -- taa -- ma -- ren -- on -- do -- an.
i -- ku -- si -- ko -- duk -- ai -- ta -- ba -- rrez -- ka
A -- ma -- be -- poz -- a -- tse -- gi --nez
E -- ra -- gi -- ok -- mu -- til, -- au -- rre -- ko -- dan -- bo -- lin --ho -- rri.
gaz -- tai -- nak -- er --re -- ar -- te -- an, \autoBeamOff
gaz -- tai -- nak -- er --re -- ar -- te -- an, 
txi -- pli -- txa -- pla -- pun.
Ga -- bon -- ga -- ba -- po -- zik  i -- ga -- ro -- dai -- gun.
}

Errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Durangoko musika kontserbatorioaren izena Bartolome Ertzilla da

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «“Heriotza goiztiarra izan ez balu, Bartolome Ertzilla harago iritsiko zela sumatu daiteke” - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).
  2. a b c (Gaztelaniaz) Aranbarri, M.. (2018-11-24). «¿Quién fue Bartolomé Ertzilla?» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).
  3. «CONOCIENDO A BARTOLOMÉ DE ERZILLA (I) · 'De 1898 a 2018 en neblina de olvido', por Anisia Serendipia» Mugalari Kultura 2018-12-18 (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
  4. Arana Martija, José Antonio. «Bartolomé Ercilla y su "Mesias" /» www.kmliburutegia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).
  5. Mesias Sarritan - Bartolome Ercilla - PARTITURA. (Noiz kontsultatua: 2022-01-12).
  6. Ansorena, Jose Ignazio. (2012-02-05). «Hator, mutil, etxera» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).
  7. Ondarra, Lorenzo. «Hator hator» EKE (Euskal Kultur Elkartea) (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]