Bartolome Rubia
Bartolome Rubia | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 1971 (52/53 urte) | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta kamioilaria | ||
Izengoitia(k) | Bartolín |
Bartolome Rubia Muñoz Bartolín (1971) kamioilaria, PP-ko zinegotzi andaluziarra La Carolina herrian izan zen. Garai hartan, 1998an, asmatu zuen ETAk bahitu eta, ondoren, ihes egitea lortu zuela. Dena gezurra izan zen.
Gertakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1998ko maiatzaren 28an, Bartolome Rubia Bartolín PP-ko zinegotzi andaluziarrak zabaldu zuen ETAk bahitu zuela. Sona mediatikoa berehalakoa izan zen eta gau hartan, bahitzaileengandik Irunen ihes egitea lortu zuela esanez agertu zen. Ondoren, poliziak La Carolinara eraman zuen eta han herriak txaloen artean jaso zuen. Baina gezurra zen guztia, poliziaren ikerketak berehala ikusi zuenez. Ospe publikoa irabazi nahian esandako gezurragatik, Espainiako Estatu osoan izan zen txiste iturri.[1]
Epaitua Donostiako Epaitegian 270.000 pezetako isuna jarri zion.[2]
Ondoren, politika erabat utzi zuen.[3]
Abestia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hechos contra el Decoro musika-taldeak "Bartolo" kantua eskaini zion, Danza de los nadie musika-diskoan jasota.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):"Bartolo" abestia Youtuben.
- (Gaztelaniaz):"Bartolín es feliz con su camión", Jaen egunkaria, 2012ko martxoak 22.