Edukira joan

Bazkaria (Caillebotte)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bazkaria (Caillebotte)
Jatorria
Sortzailea(k)Gustave Caillebotte
Sorrera-urtea1876
Ezaugarriak
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
Bildumaezezaguna
Historia
Erakusketak2nd impressionist exhibition (en) Itzuli
Private Collections: A Journey of the Impressionists to the Wild Animals (en) Itzuli

Bazkaria (frantsesez: Le Déjeuner), Gustave Caillebotte (1848-1894) margolari frantsesaren mihise gaineko olio-pintura da, 1876an egina. 52 × 75 zm neurriak ditu. Gaur egun bildumagile partikular baten eskuetan dago.[1] 2020ko urtarrilan Frantziako Altxor nazionala izenpetu zuten.[2]

Mihise honek Parisen Caillebotte familiako jantokiko bazkari baten eszena bat da; etxea, gaur desagertuta, Parisko 77 Miromesnil-en zegoen.

Eszenan hiru pertsonaia daude:

  • Artistaren ama, Martial Caillebotte andrea, jaiotzez Céleste Daufresne (1819-1878).
  • Maître edo maiordomo emakumearen ondoan dago, janaria honi eskaintzen.
  • René Cailbotte (1851-1876) artistaren anaia; eskuinean dago.

Eszena honek ematen duen inpresioa oso astuna da, jantokiaren dekorazio burgesa horrelakoa baita. Gela kaleko eraginetik ia kanpo dago, babestuta dago munduaren erasoetatik; horretarako leihoak partzialki estaliak daude. Mahaia ingeles moduan jarrita dago, hau da, mahai-zapirik gabe. Gela isilik dago, bakardade sentimendua eragiten du.

Artistaren maisutasunak ikuslea angelu handi batean deskribatutako eszenan inplikatzen du. Lehen planoan plater huts bat dago, beharbada margolari berarena. Argia leihoetatik dator eta kristaletan islatzen da, pertsonaiak kontraargiz utzirik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Marie Berhaut, Gustave Caillebotte : Catálogo razonado de pinturas y pasteles, 2. edizioa, Sophie Pietriren komentarioekin, Wildenstein Institute, 1994.
  2. https://www.barnebys.fr/blog/deux-caillebotte-classes-tresors-nationaux

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]